Astelehenetik eguenera, 41 positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren (aurreko astean 43 atzeman zituzten eta 25 orain dela bi aste): 9 eguenean, 7 eguaztenean, 11 martitzenean eta 14 astelehenean.
Guztira 136 positibo atzeman dituzte Elgoibarren azken 14 egunetan, eta 1178,51koa da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa, atzo 1221,84koa zen. Oriok (1272,02) bakarrik du Elgoibarrek baino intzidentzia-tasa altuagoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako herrien artean. Atzokoarekin hamaika egun daramatzagu eremu gorrian.
Mendaro "herri gorrien" zerrendatik irten zen atzo, eta ostalaritzak zabaltzeko aukera du gaurtik aurrera, eta zenbait zerbitzu eta espazio ere berriro zabaldu ditu Udalak. Asteon, baina, hiru koronabirus positibo atzeman dituzte herrian, bi atzo eta bat astelehenean. Gaur gaurkoz 567,38ean dago Mendaroko intzidentzia-tasa. 5.000 biztanletik beherako herrietan hiru aldagai hartzen dituzte kontuan herri hori "gorria" den edo ez ondorioztatzeko: 100.000 biztanleko 500eko intzidentzia-tasa gainditzea, azken zazpi egunetan hiru kasu edo gehiago erregistratzea eta dagokion osasun eremua ere "gune gorrian" kokatzea. Jaurlaritzak datorren astelehenean eguneratuko du "herri gorrien" zerrenda, eta eguenetan berriro.
- Debabarrenean 34 positibo berri atzeman zituzten atzo, aurreko egunean baino 19 gehiago: 9 Eibarren (535,25), 9 Ermuan (480,68), 9 Elgoibarren (1178,51), 2 Mendaron (567,38), 2 Deban (385,11), 2 Mallabian (336,13) eta 1 Mutrikun (225,82)
Atzo, 15.486 test diagnostiko egin zituen Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta, horietatik 921 positiboak izan ziren. 151 Araban, 479 Bizkaian, 281 Gipuzkoan eta 10 EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.
COVIDaren ondorioz 95 pertsona ospitaleratu ziren atzo eta COVIDa duten 162 pertsona ZIUn daude.
∞Lotura duten albisteak:
- Herri gorrien zerrendatik irten da Mendaro eta ostalaritzak zabaldu ahal izango du (2021-02-04)
- Zazpi koronabirus kasu berru atzeman zituzten atzo Elgoibarren, asteko kopuru txikiena (2021-02-04)
- Beste 11 koronabirus kasu zenbatu ditu Osasun Sailak Elgoibarren (2021-02-03)
- Intzidentzia-tasa altuena duen Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herrietako bat da Elgoibar (2021-02-02)
- Asteburuan atzemandako 35 kasuekin 1.000ko langa gainditu du Elgoibarko intzidentzia-tasak (2021-02-01)
- 43 kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, aurreko asteko kopuruak bikoiztuz ia (2021-01-29)
- Eremu gorrian sartuta, bihartik itxita dago ostalaritza Elgoibarren eta Mendaron (2021-01-28)
- Eremu gorrira igaro da Elgoibar (2021-01-26)