Azken asteetako kutsatzeen jatorria ez dagoela ostalaritzan salatu dute sektoreko ordezkariek eta kideek, -tartean Elgoibarkoek-, kutsatzeen ugaritzea Eguberrietako topaketen ondorio direla baizik. Salatzeaz gainera, auzitara eraman zuten gaia eta behin betiko erabakia hartu bitartean agindua bertan behera lagatzeko eskatu zuten. EAEko Auzitegi Nagusiak gaur aztertu du auzia, eta erabaki du ostalariek eskatutako behin-behineko neurriak onartzea. Alabaina, ez da behin betiko erabakia, denbora gehiago beharko du auziaren muina aztertu eta ebazpen bat emateko.
Eusko Jaurlaritzak uste du, baina, ostalaritza itxi izanak kutsatze kopuruak murriztea ahalbidetu duela, eta atzo alegazioak aurkeztu zituen, udalerri horietan ostalaritza ixteko erabakia defendatzeko.
Berriz irekitzeko aukera ezarri arren, Jaurlaritzak onartutako dekretuak indarrean jarraitzen du, beraz, hainbat neurri bete beharko dituzte: hala nola, 20:00etan ixtea, edukiera erdira murriztea, mahaietan eseritako pertsonen arteko distantziak bermatzea, mahai bakoitzeko lau pertsona esertzea, eta barran kontsumitzeko debekua.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko ostalariek udal ordezkariei jakinarazi dizkiete dituzten beharrak eta eskaerak (2021-01-27)
- Elgoibarko ostalariak kalera irten dira tabernen itxieraren kontra protesta egitera (2020-11-13)
- Etxez etxeko zerbitzua edo aldez aurreko hitzordua eskaintzen duten ostalarien zerrenda egiten ari da Elgoibarko Udala (2020-11-10)
- Elgoibarko ostalaritza laguntzeko hainbat "premiazko neurri" proposatu ditu EH Bilduk (2020-11-09)
- Elgoibarko Udalak ez die zabor tasarik kobratuko bost langiletik beherako ostalaritza-establezimenduei, azaroan eta abenduan (2020-11-09)
- Elkarretaratzea egin dute Mendaron ostalaritza babesteko eskatzeko (2020-11-08)
- 'On Egin' bonoetan eragina izango du Jaurlaritzak ostalaritza ixteko emandako aginduak (2020-11-06)
- Ostalaritza itxi eta etxeratze agindua 22:00etara aurreratu du Jaurlaritzak (2020-11-05)