Positibo bakarra atzeman dute asteburuan Elgoibarren eta 580,59ra jaitsi da intzidentzia-tasa

Barren.eus 2021ko ots. 22a, 12:56

Eremu gorrian jarraitzen du Elgoibarrek, intzidentzia tasa 500eko langara gerturatzen ari bada ere. Urtarrilaren 17tik egunero zenbatu dituzte positibo berriak Elgoibarren, baina zapatuan eta domekan eginiko PCR eta antigeno probetan ez zuten kasu berririk detektatu.

Elgoibarren kasu positibo bakarra zenbatu dute joan den asteburuan (aurreko asteburuan 12 positibo atzeman zituzten eta 23 aurreragokoan).

Eremu gorrian jarraitzen du Elgoibarrek, joan den urriaren 26az geroztik, baina 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 580,59ra jaitsi da.

Azken datuen arabera, joan zen eguenean baino hiru herri gutxiago daude 5.000 biztanletik gorako herri gorrien zerrendan: Berango (660,7), Derio (898,16), Elgoibar (580,59), Getxo (523,7), Güeñes (594,24), Oñati (1395,19), Santurtzi (661,69) eta Sopela (622,39). Bergara, Bermeo eta Gorliz izan dira eremu gorritik irten diren azken udalerriak. Jaurlaritzak eguenean eguneratuko du berriro herri gorrien zerrenda.

Era berean, bost udalerri daude 5.000 biztanletik beherako herrien "zerrenda gorrian", eta horien artean jarraitzen du Mendarok: Barrika (522,53), Loiu (519,26), Mendaro (992,91) Urduliz (598,01) eta Valdegovía/Gaubea (845,86).

Mendaron ez dute positiborik zenbatu joan den asteburuan. Debabarrenean aurreko asteburuan baino 21 positibo gutxiago atzeman dituzte.

Hona Debabarrena eskualdeko asteburuko datuak, herriz-herri:

 Herria (intzidentzia) Otsailak 19 Otsailak 20 Otsailak 21 GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.)
Eibar (320,30) 7 2 7 16 (-3)
Ermua (230,98) 5 1 2 8 (-1)
Elgoibar ( 580,59) 1 0 0 1 (-11)
Deba (18,34) 0 0 0 0 (-)
Soraluze (125,82) 0 0 0 0 (-5)
Mendaro (1087,47) 2 0 1 3 (-2)
Mutriku (75,27) 0 0 0 0 (-)
Mallabia (84,03) 0 0 0 0 (-1)
DEBABARRENA 244) 15 3 10 28 (-21)

 

∞Lotura duten albisteak: