Eibar Igerixan kirol klubeko kidea den igerilari elgoibartarrak 100 metro libreetako proban lehiatuko da Lloret de Marren jokatuko duten Espainiako Txapelketan. Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak antolatuta, marken kontrolerako alebin mailako jardunaldia egin zuten, joan den maiatzaren 1ean, Irungo Azken Portu igerilekuan, eta Paula Calvok jardunaldi horietan lortu zuen Espainiako txapelketarako sailkatzea. Azkarrena izan zen 100 metro libreetako proban, minutu bat, zazpi segundo eta 18 ehuneko denbora eginda. Hala, Euskadiko Igeriketa Federazioak Espainiako Txapelketarako osatu duen taldean sartu da Paula Calvo.
Iker Calvo igerilariaren arreba da Paula, eta anaia moduan, lehiarako dohainak dituela erakutsi du.
∞Lotura duten albisteak:
- Nazioarteko Eguberri Txapelketan hartu zuen parte Iker Calvo igerilariak (2021-01-05)
- Iker Calvo igerilariak Espainiako Bakarkako Txapelketarako gutxieneko denbora egin du (2020-03-03)
- Espainiako igeriketa txapelketan hartuko du parte Iker Calvok (2020-02-12)
- Iker Calvo igerilariak brontzezko bi domina irabazi ditu Euskadiko txapelketan (2019-06-03)
- Iker Calvok urrezko hiru domina irabazi ditu Gipuzkoako Eskolarteko Igeriketa Txapelketan (2019-02-06)
- Iker Calvok Gipuzkoako Igerilari Onenaren Saria jaso du, bigarrengoz (2018-09-26)
- Iker Calvo Gipuzkoako igerilari osoena 100 metrotan (2018-05-14)
- Iker Calvo igerilaria saritu dute Gipuzkoako Igeriketaren Festan (2017-09-28)