Espainiako Igeriketa Txapelketan lehiatu ahal izateko markak gainditu dituzten igerilariak hautatu ditu Euskadiko Igeriketa Federazioak, eta Iker Calvo Villalobos (Elgoibar, 2006) da euskal selekzioa ordezkatuko dutenetariko bat (ikus aurreselekzioan hautatutako igerilariak). Eibar Igerixan taldeko kidea hasi da Espainiako txapelketarako prestatzen, lau lasterketetan lehiatuko baita: 200 eta 400 metroko estilo librekoetan, 100 metroko estilo proban eta 400 metrokoan.