Iker Calvok Gipuzkoako Igerilari Onenaren Saria jaso du, bigarrengoz

Barren.eus 2018ko ira. 26a, 18:02

Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren Gala ospatu zuten asteburuan Ordizian. 2017-2018 denboraldian nabarmendu diren igerilariak saritu zituzten, eta 2006an jaiotakoen artean Iker Calvo elgoibartarra saritu zuten. 

Eibar Igerixan kirol klubean diharduen Iker Calvo Villalobosek (Elgoibar, 2006) bere adineko igerilari osoenaren saria jaso zuen, bigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren Galan

Ur-zeharkaldietako Gipuzkoako Ligako sariak, Waterpoloko Liga Eskolarreko sariak, Igeriketa Artistikako Liga Eskolarreko, Igeriketako Neguko eta Udaberriko Ligetako sariak eta igeriketa artistikako eta igeriketako denboraldi amaierako sariak banatu zituzten urtero egiten duten Galan. Saritutako lagunek izen handiko bi igerilariren eskutik jaso zituzten garaikurrak, Lidon Muñoz (Espainiako 50 eta 100 metro libretako Espainiako errekorren jabea) eta Jessica Vall i Montero (2017an Europako txapelduna 200 metroko bular proban) igerilarien eskutik, hain zuzen ere.

Xabier Infante, Txema Zumarraga eta Javier de Aymerich entrenatzaileak ere omendu zituzten ekitaldian. Hainbat urtean egindako lanaren errekonozimendua jaso zuten.

2018 09 26 iker calvo gipuzkoako federazioaren gala sarituak elgoibar

  ∞ Lotura duten albisteak