Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen barruan, Santurtziko Mikel Trueba igerilekuan jokatu zituzten igeriketako probak, joan den maiatzaren 25ean. 2005. eta 2006. urteetan jaiotako mutilak eta 2006an eta 2007an jaiotako neskak lehiatu ziren Santurtzin. Eibar Igerixan taldean diharduen Iker Calvo gazte elgoibartarrak Gipuzkoako selekzioa ordezkatu zuen eta hirugarren postuak eskuratu zituen bi probetan: 200 metro bizkar eran eta 400 metro estiloetan. Gainera, 200 metroko lasterketan Espainiako txapelketan lehiatzeko gutxieneko marka lortu zuen egin zuen denborari esker: 2:28.65. Enaitz Sagastak irabazi zuen lasterketa (2:21.72) eta Unai Zubeldiak egin zuen bigarren (2:22.47). Hala, Gipuzkoako selekzioko ordezkariak izan ziren aurreneko hiru sailkatuak (sailkapenak -PDF-). Espainiako joko eskolarretako txapelketa Tarragonan jokatuko dute aurten, uztailaren 18tik 21era bitartean.
Aurrez, ekainaren 14tik 16ra, Pauen (Frantzia) lehiatuko da Calvo, Gipuzkoako igeriketa selekzioarekin.
*Argazkia: Eibar Igerixan.
∞Lotura duten albisteak:
- Iker Calvok urrezko hiru domina irabazi ditu Gipuzkoako Eskolarteko Igeriketa Txapelketan (2019-02-06)
- Iker Calvok Gipuzkoako Igerilari Onenaren Saria jaso du, bigarrengoz (2018-09-26)
- Iker Calvo Gipuzkoako igerilari osoena 100 metrotan (2018-05-14)
- Iker Calvo igerilaria saritu dute Gipuzkoako Igeriketaren Festan (2017-09-28)