Gipuzkoan 5.000 biztanletik gorako bi udalerri daude eremu gorrian, 400eko intzidentzia-tasa baino handiagoarekin. Elgoibar da bat, 100.000 biztanleko 511 kasurekin; eta, Lazkao da bestea, 426,14ko intzidentzia-tasarekin. Alderantziz ere gertatu izan da, alegia, Elgoibarrek edukitzea Araba, Bizkai eta Gipuzkoako tasarik baxuena, baina gaur gaurkoz, Lekeitiok (608,83) bakarrik du intzidentzia altuagoa hiru lurraldeetan. Jai-egunak izan ez ziren San Bartolome festen eraginez, ziurrenik.
Hona Debabarrenako atzoko (irailak 8) datuak, herriz herri:
- Elgoibar +11 (511,27ko intzidentzia-tasa)
- Mutriku +4 (357,55)
- Soraluze +0 (327,13)
- Deba +1 (293,42)
- Ermua +2 (287,16)
- Mendaro +0 (283,69)
- Eibar +5 (265,71)
- Mallabia +0 (0,00)
- GIPUZKOA +83 (210,84)
• 35 hildako azken astean
Koronabirusaren transmisioaren arintze betean, heriotza datuek ez dute hobera egin. Abuztuaren 30etik irailaren 5era gutxienez 35 pertsona zendu dira gaitzarekin Hego Euskal Herrian; horietatik 30 Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan hildakoak dira, eta beste bostak Nafarroan zendu dira. Aurreragoko astean, abuztuaren 23tik 29ra bitartean, 41 lagun hil ziren gaitzarekin.
• Zupiria: "Bizimodua irekiagoa izan daiteke bi edo hiru aste barru"
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hobera egiten dute datuek egunetik egunera. Ia hamalau puntu egin ditu behera intzidentzia-tasak azken orduetan (209,48koa da) eta ospitaleetako okupazioa ere arindu egin da. Gauzak horrela, bi aste barru osasun neurriak arindu litezkeela eman du aditzera Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak: "Momentu honetan jende gutxiago kutsatzen ari da, gaixo gutxiago daude erietxeratuta, ZIUetako okupazioa jaisten ari da, heriotzak maila baxuetan daude eta, beraz, osasun egoera hau beste modu batean kontrola daiteke".
Txertaketari esker zenbait neurri malgutzeko modua egon daitekeela zehaztu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ETBn eginiko adierazpenetan. "Txertoak ekarri digun babes mailarekin eta gure harremanetan gutxieneko babes neurri batzuk hartuta, bizimodua irekiagoa izan daiteke bi edo hiru aste barru". Ildo horretan, Labi irailaren 20ko astean elkartu daitekeela aurreratu du. (ikus hemen Zupiriari egin dioten elkarrizketa)
∞Lotura duten albisteak:
- Eremu gorrian dauden Gipuzkoako hiru herrietako bat da Elgoibar (2021-09-06)
- 18 kasu positibo zenbatu dituzte asteon Elgoibarren (2021-09-03)
- Abuztuan 84 kasu positibo atzeman zituzten Elgoibarren eta 11 kasu Mendaron (2021-09-01)
- 26 kasu positibo baieztatu dituzte asteon Elgoibarren; lau Mendaron (2021-07-30)
- Hamar positibo berri Elgoibarren eta 900eko langa gainditu du intzidentzia-tasak (2021-07-29)
- Hamabi positibo atzeman zituzten atzo Elgoibarren, eta bat Mendaron (2021-07-28)
- Kasu positibo bana atzeman dituzte Elgoibarren eta Mendaron (2021-07-27)
- Elgoibarren 24 kasu positibo baieztatu dituzte asteburuan, eta bost kasu Mendaron (2021-07-26)
- Hogei kasu positibo baieztatu zituzten atzo Elgoibarren eta lau Mendaron (2021-07-23)
- Hamar koronabirus kasu zenbatu zituzten atzo Elgoibarren (2021-07-22)