Debabarrenean 22 kasu positibo atzeman zituzten atzo, uztailak 26, aurreko egunean atzemandakoen erdia (43 atzeman zituzten domekan).
Hona Debabarrenako atzoko (uztailak 26) datuak, herriz herri:
- Mutriku +1 (1298,46)
- Deba +7 (953,60)
- Eibar +6 (844,43)
- Elgoibar +1 (805,89)
- Mallabia +0 (756,30)
- Mendaro +1 (709,22)
- Ermua +6 (380,80)
- Soraluze +0 (201,31)
- GIPUZKOA +361 (839,88)
Hego Euskal Herrian 1.512 positibo zenbatu zituzten atzo. 10.217 proba egin ondoren, 1.200 positibo detektatu zituzten Araban (121), Bizkaian (683) eta Gipuzkoan (361); hiru lurralde horietatik kanpoko beste 35 lagunek ere positibo eman zuten. Osasun Sailaren arabera, positibotasun tasa %11,7koa da. Nafarroan, berriz, 2.370 proba egin zituzten atzo, eta 312 positibo atzeman. Osasunbideak emandako datuen arabera, Nafarroako positibotasun tasa %13,2koa da. Munduko Osasun Erakundeak (MOE) pandemia kontrolpean izateko gomendatutako % 5etik urruti egoten jarraitzen du.
• Birsorkuntza tasaren bilakaera hobera
Kutsatzeek "apaltzera jo" dutela adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, baina positibotasun-tasak ez du apaltzera egin, eta gainera oraindik asko dira egun bakarrean atzematen diren kasuak. Hobera egin duena birsorkuntza tasa izan da. Egunez egun behera ari da egiten positibo batek kutsa ditzakeen pertsonak zehazten dituen indizea. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1,06koa da; Gipuzkoako tasa, gainera, batez bestekoaren azpitik dago, 0,98koa baita.
Osakidetzan ardurapean dauden erietxeetan 40 lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta egun 209 pertsona daude erietxeetan, atzo baino hemezortzi gutxiago. Koronabirusa dela eta erietxeean daudenen babtez besteko adina 54 urtekoa dela jakinarazi du Sagarduik. Halere, ZIUetan dauden pertsonen kopuruak gora egin du, eta zainketa berezia behar dutenak 59 dira -atzo baino hiru gehiago-. Nafarroan, berriz, hemeretzi pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 106 lagun daude ospitaleratuta egun. ZIUetan, ostera, hamasei lagun daude Nafarroan.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarren 24 kasu positibo baieztatu dituzte asteburuan, eta bost kasu Mendaron (2021-07-26)
- Hogei kasu positibo baieztatu zituzten atzo Elgoibarren eta lau Mendaron (2021-07-23)
- Hamar koronabirus kasu zenbatu zituzten atzo Elgoibarren (2021-07-22)
- Elgoibar eremu gorrian sartu da atzo sei kasu positibo atzeman eta gero (2021-07-21)
- Sei positibo zenbatu zituzten atzo Elgoibarren, eta bi Mendaron (2021-07-20)
- Hamar positibo baieztatu dira asteburuan Elgoibarren, eta eremu laranjan sartu da (2021-07-19)
- Sei kasu positibo atzeman zituzten atzo Elgoibaren, eta 300eko langatik gertu da intzidentzia-tasa (2021-07-16)
- Azken orduetan lau positibo baieztatu dituzte Elgoibarren eta 36 Debabarrenean (2021-07-15)
- Beste sei kasu positibo baieztatu dituzte Elgoibarren (2021-07-14)