Etenik gabe gora egiten jarraitzen du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako intzidentzia tasak, eta egun 870,30ekoa da zenbatekoa. Gipuzkoakoa 839,47an dago; Debabarrenekoa 811n, eta Elgoibarkoa 909,88an. Guztira 64 kasu atzeman zituzten atzo Debabarrenean (48 izan ziren aurreko egunean).
Hona Debabarrenako atzoko (uztailak 28) datuak, herriz herri:
- Mutriku +7 (1279,64ko intzidentzia-tasa)
- Deba +3 (971,94)
- Eibar +29 (931,79)
- Elgoibar +10 (909,88)
- Mallabia +0 (840,34)
- Mendaro +1 (803,78)
- Ermua +10 (455,71)
- Soraluze +4 (301,96)
- GIPUZKOA +464 (839,47)
Hego Euskal Herrian 14.312 proba diagnostiko egin zituzten atzo, eta 1.980 positibo baieztatu zituzten. %13,8ko positibotasun-tasa erregistratu da Araba, Bizkai eta Gipuzkoa eta %13,9koa Nafarroan. Atzemandako kasu positiboetatik 923 Bizkaian zenbatu zituzten, 464 Gipuzkoan, 404 Nafarroan, 157 Araban, eta 32 lurralde horietatik kanpo bizi direnen artean.
Birsorkuntza tasak edo R0 indizeak, behera egin du beste behin: 1,03tik 0,99ra jaitsi da. Horrek esan nahi du kutsatutako pertsona batek batez beste ez duela beste bat kutsatzen, eta hortaz, atzoko egunez behintzat, pandemia ez zela hedatu. Gipuzkoako batez bestekoa 0,95ekoa da.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erietxeetan COVID-19ak eragindako gaixotasunengatik atzo 43 lagun ospitaleratu zituzten, herenegun baino hogei gutxiago. Egun 233 pertsona daude ingresatuta Osakidetzaren mendeko erietxeetan, eta 60 lagun ZIUn. Nafarroan, bestalde, atzo hamalau pertsona ospitaleratu zituzten eta gaur-gaurkoz 120 dira erietxeetan dauden herritarrak. Zainketa berezia behar dutenak, ostera, hemeretzi dira.
∞Lotura duten albisteak:
- Hamabi positibo atzeman zituzten atzo Elgoibarren, eta bat Mendaron (2021-07-28)
- Kasu positibo bana atzeman dituzte Elgoibarren eta Mendaron (2021-07-27)
- Elgoibarren 24 kasu positibo baieztatu dituzte asteburuan, eta bost kasu Mendaron (2021-07-26)
- Hogei kasu positibo baieztatu zituzten atzo Elgoibarren eta lau Mendaron (2021-07-23)
- Hamar koronabirus kasu zenbatu zituzten atzo Elgoibarren (2021-07-22)
- Elgoibar eremu gorrian sartu da atzo sei kasu positibo atzeman eta gero (2021-07-21)
- Sei positibo zenbatu zituzten atzo Elgoibarren, eta bi Mendaron (2021-07-20)
- Hamar positibo baieztatu dira asteburuan Elgoibarren, eta eremu laranjan sartu da (2021-07-19)
- Sei kasu positibo atzeman zituzten atzo Elgoibaren, eta 300eko langatik gertu da intzidentzia-tasa (2021-07-16)
- Azken orduetan lau positibo baieztatu dituzte Elgoibarren eta 36 Debabarrenean (2021-07-15)
- Beste sei kasu positibo baieztatu dituzte Elgoibarren (2021-07-14)