Elgoibarren hamabi positibo gehiago zenbatu zituzten atzo eta 857,89ra igo da intzidentzia-tasa. Mendaron ere kasu berri bat atzeman zuten eta 756,50an dago intzidentzia-tasa. Joan den uztailaren 18tik egunero atzeman dituzte kasuak Mendaron, hamabi kasu azken zazpi egunetan. Eskualdeari dagokionez, herri handi guztiak daude orain eremu gorrian, Ermuak ere 400eko langa gainditu baitu azken orduetan.
Hona Debabarrenako atzoko (uztailak 27) datuak, herriz herri:
- Mutriku +5 (1336,09ko intzidentzia-tasa)
- Deba +1 (953,60)
- Mallabia +2 (924,37)
- Eibar +23 (888,11)
- Mendaro +1 (756,50)
- Elgoibar +12 (857,89)
- Ermua +6 (405,77)
- Soraluze +1 (201,31)
- GIPUZKOA +433 (844,74)
Gipuzkoan 34 udalerri (Donostia barne) daude 5.000 biztanletik gorakoak, eta horietatik 32 daude eremu gorrian. Bi herri bakarrik daude eremu gorritik at: Lazkao (390,63) -eremu laranjan- eta Usurbil (253,65) -eremu horian-.
• Hamar heriotza, azken astean
Eguaztenero moduan, hildakoen datuak jakinarazi ditu Osakidetzak. Hilaren 19tik 25era bitartean hamar lagun zendu dira COVID-19aren eraginez –uztaileko hirugarren astean baino hiru lagun gehiago–. Elgoibarren 13 pertsona hil dira COVID-19arekin pandemia hasi zenetik eta pertsona bat Mendaron. Hego Euskal Herrian 5.641 pertsona hil dira guztira pandemia hasi zenetik.
• Ia 2.000 kasu Hego Euskal Herrian
Hego Euskal Herrian, atzo egindako 14.247 probetatik 1.954k eman zuten positibo. Positibotasun tasak oso altua izaten jarraitzen du: %13,5ekoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta 14,7koa Nafarroan. Atzemandako kasu positiboetatik 964 Bizkaian zenbatu zituzten, 433 Gipuzkoan, 382 Nafarroan, 133 Araban, eta 42 lurralde horietatik kanpo bizi direnen artean. Azpimarratzekoa da positiboen erdia baino gehiago (1.572tik 867) 10 eta 29 urte arteko gazteen artean hauteman direla, Osakidetzak emandako datuen arabera. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako intzidentzia tasak okerrera egin du berriro ere: 26,5 puntu igota, 853,98ean dago. Birsorkuntza tasak, ordea, behera egin du beste behin, eta 1eko mugatik gertu kokatu da; 1,03an dago, azken datuen arabera.
• 60 lagun ZIUetan
Apurka-apurka okerrera egiten jarraitzen du ospitaleetako egoerak. Osakidetzaren ardurako erietxeetan 63 lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta gaur-gaurkoz 232 dira ospitaleratuak. Horietatik 60k behar dituzte zainketa bereziak.
∞Lotura duten albisteak:
- Kasu positibo bana atzeman dituzte Elgoibarren eta Mendaron (2021-07-27)
- Elgoibarren 24 kasu positibo baieztatu dituzte asteburuan, eta bost kasu Mendaron (2021-07-26)
- Hogei kasu positibo baieztatu zituzten atzo Elgoibarren eta lau Mendaron (2021-07-23)
- Hamar koronabirus kasu zenbatu zituzten atzo Elgoibarren (2021-07-22)
- Elgoibar eremu gorrian sartu da atzo sei kasu positibo atzeman eta gero (2021-07-21)
- Sei positibo zenbatu zituzten atzo Elgoibarren, eta bi Mendaron (2021-07-20)
- Hamar positibo baieztatu dira asteburuan Elgoibarren, eta eremu laranjan sartu da (2021-07-19)
- Sei kasu positibo atzeman zituzten atzo Elgoibaren, eta 300eko langatik gertu da intzidentzia-tasa (2021-07-16)
- Azken orduetan lau positibo baieztatu dituzte Elgoibarren eta 36 Debabarrenean (2021-07-15)
- Beste sei kasu positibo baieztatu dituzte Elgoibarren (2021-07-14)