ELAk eta LABek deituta lanuzteak egingo dituzte, gaur eta bihar, Gipuzkoako zahar etxeetako langileek. Osotara 250 egun bete dituzte greban; azken lanuztea ekainaren 14an egin zuten. Grebaren 251. eta 252. egunekin batera Zaintzaldia ekinaldia antolatu du ELAk, "manifestazio, kontzentrazio eta protestekin".
Lan eta laguntza aldarrikapen nagusiak bilduko dituen hitzarmen sektoriala aldarrikatzeko egingo dituztela mobilizazioak eta manifestazioak adierazi dute, goizean Donostian egin dutena moduan. Sindikatuek nabarmendu dutenez, %100-ko zerbitzu minimoak izan arren, ehunka lagunek zeharkatu dituzte hiribiruko kaleak. Gogora ekarri dute hiru urte igaro direla langileek greba hasi zutenetik, eta ia 5 urte negoziazio mahaia eratu zenetik. "Aldundiak ez du bere gain hartu gatazka konpontzeko erantzukizuna, eta bere jarrerarekin larritu egiten du egungo egoera", adierazi dute.
ELAren ustez, Aldundiak, Gipuzkoako ordezkaritza-erakunde gorena den aldetik, gaur egun duen jarreraren kontrakoa eduki beharko luke. "Pandemiak eragindako sufrimendu guztiaz ikasi eta sektorea hobetzearen aldeko apustua egin beharrean, langileak eta egoiliarrak alde batera uzten ari dira. Langileekin ez hitzegiteko eta ez biltzeko jarrera antidemokratikoari eusten dio".
Egoitzen egoera COVID aurrekoa baino larriagoa dela ohartarazi dute. "Langile faltak, ordezkapen ezak, behar bezala homologatutako erizain eta medikuen faltak, COVID neurriek eta langileen ondoez fisiko eta psikologikoek egoera oso larria bihurtzen dute. Inoiz baino lan-karga handiagoa, langile gutxiagorekin eta inoiz baino baldintza okerragoetan".
∞Lotura duten albisteak:
- Grebara deitu dute ELAk eta LABek Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoera salatzeko eta lan baldintzak hobetzea eskatzeko (2021-05-17)
- Grebara jo dute berriz adinekoen egoitzetako beharginek eta lanuzteak egin dituzte atzo eta gaur (2020-12-11)
- Berriro grebara jo dute zahar etxeetako beharginek, eta kalera protestan irten dira Elgoibarren (2020-10-06)
- San Lazaro egoitzako langileei eskerrak emateko batu dira hainbat herritar egoitza aurrean (2020-06-15)
- Monika Masa: “Pozik gaude San Lazaron bisitak berreskuratzeko, baina tentuz jokatu behar dugu” (2020-06-05)
- BIDEOA: San Lazaro egoitzako egoiliarrek itxaropen mezua zabaldu dute (2020-04-14)
- Zahar-etxeetako langileen martxa Elgoibartik pasa da (2019-10-16)
- San Lazaro egoitzakoen protesta agintarien aurrean (2019-10-04)
- San Lazaro egoitzakoek hilabeteko beste greba bat hasiko dute irailaren 19an (2019-09-05)
- Zahar etxeetako grebalarien eskualdeko martxa egin dute Eibartik Elgoibarrera (2019-06-27)
- San Lazaro egoitzako langileek egun osoko kanpaldia egingo dute Maalan (2019-06-19)
- Informazio osoagoa BARREN aldizkariko 1116. zenbakian, San Lazaroko hiru langileri eginiko elkarrizketan