San Lazaro egoitzakoen protesta agintarien aurrean

Barren.eus 2019ko urr. 4a, 15:47

Greban dauden San Lazaro egoitzako beharginek Markel Olano Elgoibarrera zetorrela jakin dute eta Aita Agirre eraikin aurrera eraman dute euren protesta.

 Hilabeteko greba hasi zuten irailaren 19an Gipuzkoako adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek, horien artean Elgoibarko San Lazaro egoitzakoek. Gaur, Markel Olano ahaldun nagusia Elgoibarren zela-eta, euren haserrea helarazi nahi izan diote.
San Lazaroko grebalariek eguenero egiten dituzte elkarretaratzeak Kalegoen plazan, euren egoera salatzeko. Elkarretaratze horietan herriko eragileen eta herritarren babesa eta parte hartzea eskertuko luketela jakinarazi dute. 19:00etan batzen dira.

∞Lotura duten albisteak:

2019 10 04 protesta san lazao beharginak elgoibar aitagirren goitik

2019 10 04 protesta san lazao beharginak elgoibar aitagirren