Baliabide gutxi eskura izan arren, egoitzako langileek lan handia egin dutela esan du Joseja Arregik, Gaurgeroa-Duintasuna taldeko bozeramaileetako batek, "bai koronabirusak eragindako pandemia honetan eta baita aurrez ere".
Langile eta egoiliarren omenezko aurreskua dantzatu ostean, Andoni Segundok hartu du hitza, gaurko elkarretaratzerako prestatu duten oharra irakurtzeko (bideoan ikus dezakezue). Ekitaldiari amaiera emateko, Eneritz Azkuek idatzitako bertso bat abestu dute San Lazaro aurrean batutakoek.
∞Lotura duten albisteak: