Hala adierazi dute gaur Gipuzkoako ELAko adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langile eta ordezkariek ELA sindikatuak Donostian daukan egoitzan emandako prentsaurrekoan. Aurrez, beste 88 egun egin dituzte greban.
"ELAk berriz ere salatu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak gatazka honen aurrean izandako jarrera. Propaganda instituzionala egiteaz haratago, Foru Aldundiak negozioa egin nahi du gure aiton-amonekin eta ezin dugu ahaztu milaka gipuzkoarrengan eragin zuzena duela sektore honek", adierazi dute prentsaurrekoan. Prekarietatearen alde egitea egozten diote Aldundiari: "Gizon eta emakumezkoen arteko soldata arrakala eta genero desberdintasuna erabili ditu negozio tresna gisa eta euren mesedeetara dauden enpresarien alde. Era berean, joan zen uztailaren 31n Eusko Jaurlaritzak onartutako dekretua ere salatu dute, ratioak okertu egin direlako. "Badirudi euskal erakunde guztiek Gipuzkoako Foru Aldundiak egiten duen apustu bera egiten dutela: adinekoen sektorea negozio iturri erraza bilakatu", gehitu dute horren harira.
∞Lotura duten albisteak:
- Zahar etxeetako grebalarien eskualdeko martxa egin dute Eibartik Elgoibarrera (2019-06-27)
- San Lazaro egoitzako langileek egun osoko kanpaldia egingo dute Maalan (2019-06-19)
- Informazio osoagoa BARREN aldizkariko 1116. zenbakian, San Lazaroko hiru langileri eginiko elkarrizketan