Elgoibarren 501 langabe daude erregistratuta enplegu bulegoetan. Abuztu bukaeran baino hamar langabe gehiago. Elgoibarrek dituen 11.570 biztanleetatik 5.422 dira biztanleria aktiboa. Hortaz, %9,24koa da langabezia-tasa (%8,88koa zen abuztu bukaeran). Urtebete atzera eginez gero, berriz, 630 langabe zeuden Elgoibarren 2020ko irailean eta %11,39koa zen langabezia-tasa. Mendaron ez da aldaketa handiegirik egon, aurreko hilean baino langabe bat gutxiago baitago. Debabarrena eskualdean 58 langabe gutxiago daude aurreko hileko datuekin alderatuta.
Hona hemen Debabarreneko IRAILEKO datuak, herriz herri:
- Eibar 1.565 (%12,32)
- Elgoibar 501 (%9,24)
- Mendaro 86 (%8,46)
- Deba 174 (%6,67)
- Mutriku 214 (%8,24)
- Soraluze 252 (%13,50)
- Debabarrena 2.792 (%10,65)
Hona hemen Debabarreneko ABUZTUKO datuak, herriz herri:
- Eibar 1.632 (%12,81)
- Elgoibar 491 (%8,88)
- Mendaro 87 (%8,80)
- Deba 174 (%6,53)
- Mutriku 207 (%7,78)
- Soraluze 259 (%13,82)
- Debabarrena 2.850 (%10,77)
• Irailean 4.133 langabe gutxiago Hego Euskal Herrian
Irailaren amaieran 2.768 langabe gutxiago zenbatu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, abuztuan baino % 2,26 gutxiago. Guztira, 119.492 pertsona daude lanik gabe. Nafarroan, berriz, 1.365 langabe gutxiago zenbatu dituzte, aurreko hilabetean baino % 4,01 gutxiago. Denera, 32.688 pertsona daude langabezian Nafarroan.
2020ko irailarekin alderatuta, 25.266 langabe gutxiago daudela jakitera eman du Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak, hau da, % 17,45 gutxiago. Langabeziak behera egin du gizonen artean (-1.198) eta emakumeen artean (-1.570). Irailean langabeziak azken 15 urteetan izan duen beherakadarik handiena izan duela nabarmendu du Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuak. Langabeziak sektore eta lurralde guztietan behera egin duela azaldu du lehendakariordeak, baita gizon eta emakumeen artean eta ia adin-tarte guztietan ere. Era berean, pandemiak eragindako krisiaren ondorioz suntsitutako enpleguaren % 92 berreskuratu dela zehaztu du Mendiak. Bere esanetan, pandemiaren aurretik zeudenak baino 2.200 langabe gehiago daude oraindik, baina "duela urtebete baino 27.000 gutxiago".
Aldiz, sortutako lanpostuen behin-behinekotasuna kritikatu dute sindikatuek iraileko langabezia datuen berri izan eta gero. ELA sindikatuak emakumeen langabezia datuetan jarri du azpimarra eta Covidaren krisiak emakumeen egoera "aldatu ez" duela kritikatu du, langabeen % 57,5 direla zehaztuz. Gazteen langabeziak berriro gora egin izana ere kritikatu dute, ohar bidez.
Ildo beretik, LAB sindikatuak nabarmendu du langabezia orokorrean gutxitu bada ere, gazteen langabeziak gorantz egin duela. Gainera, sortutako enpleguaren ezaugarriek ez dizkiete baikortasunerako tarterik uzten: "iraileko kontratu berrien %92 behin-behinekoak dira", adierazi dute.
∞Lotura duten albisteak:
- Langabeziak gora egin du Elgoibarren, eta zertxobait jaitsi da Mendaron (2021-09-07)
- Ekainean Mendaron eta Mutrikun bakarrik hazi da langabezia eskualdean (2021-07-05)
- Langabeziak Elgoibarren izan du jaitsierarik handiena eskualdean, maiatzean (2021-06-02)
- Langabeziak behera egin du apirilean eskualdeko herri guztietan (2021-05-07)
- Langabeziak gora egin zuen martxoan Elgoibarren zein Mendaron (2021-04-12)
- Langabeziak behera egin du otsailean Debabarrenean (2021-03-02)
- Langabe kopuruak gora egin du Elgoibarren urtarrilean, azken hilabeteetako joera hautsiz (2021-02-02)
- 510 langaberekin amaitu da 2020 urtea Elgoibarren eta 82 langabe kontabilizatu dituzte Mendaron (2021-01-05)
- Debabarreneko herri guztietan egin du behera langabeziak azaroan (2020-12-09)
- Langabe kopuruak gora egin du uztailean eta abuztuan ere (2020-09-03)
- Langabeziak gora egin du maiatzean Debabarrenako herri guztietan Mendaron izan ezik (2020-06-02)
- Langabeen kopuruak gora egin du Elgoibarren eta Mendaron ere, baina EAEko langabezia-tasak izaniko igoeraren azpitik nabarmen (202-04-04)
- Elgoibarko eta Mendaroko langabezia-tasak eskualdeko batazbestekoaren azpitik (2020-02-04)