Langabeziak gora egin du Elgoibarren, eta zertxobait jaitsi da Mendaron

Barren.eus 2021ko ira. 7a, 14:50

Uztailean, eta bereziki abuztuan, gora egiten du langabeziak Hego Euskal Herrian, eta Debabarrena eskualdean ere halaxe izan da.

Espainiako Lan Ministerioaren datuen arabera, abuztu amaieran 156.313 langabe zeuden izena emanda Hego Euskal Herriko langabezia bulegoetan: aurreko hilean baino 3.678 gehiago. Gainera, afiliazioak oso datu txarra laga du: sistemak ia 11.000 afiliatu galdu ditu.

Gure ingurura etorrita, Debabarrena eskualdean ekainaren bukaeran baino 60 langabe gehiago daude orain. Elgoibarren 491 langabe daude erregistratuta enplegu bulegoetan. Elgoibarrek dituen 11.4608 biztanleetatik 5.530 dira biztanleria aktiboa. Hortaz, %8,88koa da langabezia-tasa. Ekainean baino zazpi langabe gehiago zeuden abuztu bukaeran Elgoibarren.

Orain dela urtebeteko datuekin alderatuz gero, 139 langabe gehiago zeuden Elgoibarren 2020ko abuztu bukaeran, 630 izatetik 491 izatera igaro baita langabeen kopurua. Langabezia-tasa %11,39tik %8,88ra jaitsi da urtebetean.
Mendaroko 2.037 bizilagunen artean, berriz, 989 dira biztanleria aktiboa. Horien artean, %8,80a dago lanik gabe, 81 lagun guztira. Duela urtebete, 2020ko abuztuan, 102 langabe zeuden Mendaron, biztanleria aktiboaren %10,31.

Mutrikun izan ezik, eskualdeko gainerako herri guztietan gora egin du langabeziak 2021eko abuztuan. Igoerarik handiena Soraluzen izan da.

Hona hemen Debabarreneko ABUZTUKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.632   (%12,81)
  • Elgoibar 491   (%8,88)
  • Mendaro 87   (%8,80)
  • Deba 174  (%6,53)
  • Mutriku 207   (%7,78)
  • Soraluze 259   (%13,82)
  • Debabarrena 2.850   (%10,77)

Hona hemen Debabarreneko UZTAILEKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.572   (%12,34)
  • Elgoibar 489   (%8,84)
  • Mendaro 86   (%8,70)
  • Deba 164   (%6,15)
  • Mutriku 208   (%7,82)
  • Soraluze 242   (%12,91)
  • Debabarrena 2.761   (%10,44)

Hona hemen Debabarreneko EKAINEKO datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.579  (%12,39)
  • Elgoibar 484   (%8,75)
  • Mendaro 91   (%9,20)
  • Deba 176   (%6,60)
  • Mutriku 213   (%8,00)
  • Soraluze 247 (%13,18)
  • Debabarrena 2.790   (%10,54)

 

Hego Euskal Herrian, honako hauek dira abuztuko langabeziaren datuak, lurraldeka:

  • Araban, 20.702, +765, (%3,84); urte arteko tasan, -4.285 (-%17,15)
  • Bizkaian, 69.528, +1.525 (%2,24); urte arteko tasan, -12.113 (%-14,84)
  • Gipuzkoan, 32.030 +768 (%2,46); urte arteko tasan, -7.792 (%-19,57)
  • Nafarroan, 34.053, +620 (%1,79); urte arteko tasan, -4.917 (-%12,62)
  • Hego Euskal Herrian, 156.513, +3.678 (%2,4); urte arteko tasan, -29.107 (-%15,7)

∞Lotura duten albisteak: