Langabeziak Elgoibarren izan du jaitsierarik handiena eskualdean, maiatzean

Barren.eus 2021ko eka. 2a, 14:08

Maiatzaren amaieran 492 langabe zeuden Elgoibarren, apirilean baino 26 gutxiago eta martxo amaieran 47 gutxiago.

 Gaur argitaratutako datuen arabera, langabeziak behera egin du Debabarrena eskualdean, baina egoera desberdina da herriz herri. Gutxi bada ere, langabeziak gora egin du Mendaron, Deban eta Mutrikun. Gainerako herrietan langabe gutxiago zenbatu dituzte. Elgoibarren izan da jaitsiera nabarmenena, aurreko hilean baino 26 langabe gutxiago baitaude erregistratuta enplegu bulegoetan. Langabezia tasa %9,37tik %8,90ra jaitsi da Elgoibarren azken hilabetean. Mendaron aurreko hilean baino langabe bat gehiago dago erregistratuta.

Debagoieneko langabezia-tasak ere behera egin du azken hilabetean, eta Debabarrenakoak baino nabarmenago gainera. Maiatzean erregistratutako langabezia-tasa % 7,99koa izan da bailarako goi aldeko herrietan, maiatzean 139 langabe gutxiago zenbatu eta gero.

Hona hemen Debabarreneko maiatzeko datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.601  (%12,57)
  • Elgoibar 492   (%8,90)
  • Mendaro 83   (%8,39)
  • Deba 191    (%7,17)
  • Mutriku 205    (%7,70)
  • Soraluze 250    (%13,34)
  • Debabarrena 2.822    (%10,67)

Hona hemen Debabarreneko apirileko datuak, herriz herri:

  • Eibar 1621    (%12,72)
  • Elgoibar 518    (%9,37)
  • Mendaro 82    (%8,29)
  • Deba 185    (%6,94)
  • Mutriku 204    (%7,67)
  • Soraluze 251    (%13,39)
  • Debabarrena 2.861    (%10,81)

Hona hemen Debabarreneko martxoko datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.665   (%13,07)
  • Elgoibar 539   (%9,75)
  • Mendaro 93   (%9,40)
  • Deba 193   (%7,24)
  • Mutriku 216   (%8,12)
  • Soraluze 262   (%13,98)
  • Debabarrena 2.968   (%11,22)

 

∞Lotura duten albisteak: