Langabe kopuruak gora egin du uztailean eta abuztuan ere

Barren.eus 2020ko ira. 3a, 08:39

Langabeziak gora egin du udan ere Debabarrena eskualdean. Elgoibarren 630 langabe zeuden abuztuan, joan den otsailean baino 105 gehiago. Mendaron 102 langabe erregistratu dira abuztuan, otsailean baino 24 gehiago.

Debabarrena eskualdeko batez besteko langabezia-tasaren (%13,24) behetik daude Elgoibarkoa zein Mendarokoa, baina goranzkoa da azken hilabeteetako joera. Eustat erakundeak jakinarazitako datuen arabera, Elgoibarko bizilagunen %11,23a langabezian dago, kopurutan begiratuta, 630 langabe erregistratu dira herrian. Otsaileko datuekin alderatuz gero, -pandemia hasi aurrekoeko egoerarekin, alegia-, 1,74 puntu igo da Elgoibarko langabezia-tasa. Izan ere, otsailetik abuztura etenik gabe gora egin du langabeen kopuruak. 525 ziren otsailean erregistratutakoak eta 630 abuztuan. Beste horrenbeste esan daiteke Mendaroko datuez. Otsailean 78 ziren langabeak eta 102 abuztuan. Eskualdean, Soraluze da langabezia-tasarik altuena (%16,22) duen herria. Abuztuan eskualdeko herri guztietan egin du gora langabeziak, Mutrikun izan ezik. Debabarrenan otsail bukaeran baino 650 langabe gehiago zeuden abuztuaren bukaeran, eta langabezia-tasak 2,46 puntu egin ditu gora, %10,78tik %13,24ra.  (Herriz herriko datuak beherago ikus ditzakezue)

 • Hego Euskal Herriko datuak
SEPE Espainiako enplegu zerbitzuak emandako datuen arabera, abuztuaren amaieran 185.420 lagun zeuden langabe gisa erregistratuta enplegu bulegoetan. Uztailaren amaieran baino 2.012 gehiago dira, eta iazko abuztuan baino 35.819 gehiago. Aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, langabezia tasak %3,4 egin du gora Araban, %1,9 Gipuzkoan eta %1,8 Bizkaian, baina Nafarroan, datua hobetu da: %2,69 egin baitu behera.
Zerbitzuen sektorea izan da gogorren kolpatutakoa lurralde guztietan, eta batez ere, ostalaritza. Horren atzetik industrian eta eraikuntzan galdu dira enplegu gehienak; eta baita 1. sektorean ere. "Une hauetan, gainera, osasun-egoera aintzat hartuta sektore kaltetuenek une latzak biziko dituztela aurresan daiteke, eta zaila da aurreikustea egoera noiz baretuko den. Ostalaritzak, merkataritzak eta hezkuntzak, esaterako, oso gaizki jarraitzen dute, langabezia-datuetan eta aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteetan ikusten den bezala”, adierazi du Nestor Arana Lanbideko Zerbitzu Orokorretako zuzendariak. Hain zuzen, 16.000 langile atera direla erregulaziotik. Uztailaren amaieran 50.676 langile zeuden egoera horretan, eta 34.925, berriz, abuztuaren bukaeran.

ABUZTUA Langabeak Langabezia-tasa
Elgoibar 630 %11,39
Mendaro 102 %10,31
Eibar 1.993 %15,64
Deba 223 %8,,37
Mutriku 251 %9,43
Soraluze 304 %16,22
Debabarrena 3.503 %13,24

 

UZTAILA Langabeak Langabezia-tasa
Elgoibar 621 %11,23
Mendaro 97 %9,81
Eibar 1.930 %15,15
Deba 221 %8,29
Mutriku 259 %9,73
Soraluze 303 %16,17
Debabarrena 3.431 %12,97

 

EKAINA Langabeak Langabezia-tasa
Elgoibar 591 %10,69
Mendaro 97 %9,81
Eibar 1.946 %15,57
Deba 231 %8,67
Mutriku 263 %9,88
Soraluze 301 %16,06
Debabarrena 3.467 %13,10

 

MAIATZA Langabeak Langabezia-tasa
Soraluze 289 %15,42
Eibar 1.926 %15,27
Elgoibar 589 %10,65
Mutriku 257 %9,66
Mendaro 94 %9,50
Deba 220 %8,26
Debabarrena 3.395 %12,83

 

APIRILA Langabeak Langabezia-tasa
Eibar 1.883 %14,78
Deba 214 %8,03
Elgoibar 578 %10,45
Mendaro 97 %9,81
Mutriku 250 %9,39
Soraluze 280 %14,94
Debabarrena 3.302 %12,48

 

MARTXOA Langabeak Langabezia-tasa
Eibar 1.742 %13,67
Deba 201 %7,54
Elgoibar 550 %9,95
Mendaro 82 %8,29
Mutriku 237 %8,91
Soraluze 259 %13,82
Debabarrena 3.071 %11,61

 

OTSAILA Langabeak Langabezia-tasa
Eibar 1.591 %12,49
Deba 182 %6,83
Elgoibar 525 %9,49
Mendaro 78 %7,89
Mutriku 236 %8,87
Soraluze 241 %2,86
Debabarrena 2.853 %10,78

 

∞Lotura duten albisteak: