Langabeziak behera egin du apirilean eskualdeko herri guztietan

Barren.eus 2021ko mai. 7a, 09:09

Debabarrenako herri guztietan egin du behera langabeziak apirilean.

Langabe kopurua eta langabezia-tasa bere horretan mantendu ziren martxoan, Debabarrenean, baina apirilean behera egin dute eskualdeko herri guztietan, baita Elgoibarren eta Mendaron ere. Apirilaren amaieran 518 langabe zeuden Elgoibarren, martxoan baino 21 gutxiago. Mendaron, berriz, 82 langabe erregistratuta zeuden enplegu bulegoetan, aurreko hilean baino 11 gutxiago.

Hona hemen Debabarreneko apirileko datuak, herriz herri:

  • Eibar 1621 (%12,72)
  • Elgoibar 518 (%9,37)
  • Mendaro 82 (%8,29)
  • Deba 185 (%6,94)
  • Mutriku 204 (%7,67)
  • Soraluze 251 (%13,39)
  • Debabarrena 2.861 (%10,81)

Hona hemen Debabarreneko martxoko datuak, herriz herri:

  • Eibar 1.665 (%13,07)
  • Elgoibar 539 (%9,75)
  • Mendaro 93 (%9,40)
  • Deba 193 (%7,24)
  • Mutriku 216 (%8,12)
  • Soraluze 262 (%13,98)
  • Debabarrena 2.968 (%11,22)

∞Lotura duten albisteak: