Sallobente elkarteak antolatuta, Sagardo Txapelketa eta dastatzea egin dute Kalegoen plazan. Lehiaketari dagokionez, 37. ekitaldia izan da aurtengoa, eta Astigarragako bi sagardo sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuetan. Epaimahaikideek Alorreneako sagardoari eman diote bigarren saria eta Petritegi sagardotegikoari hirugarrengoa. Irabazlea, berriz, Aiako Izetako sagardoa izan da. Lehiaketako aurkezleak adierazi duen moduan, herri kiroletan ez ezik, sagardogintzan ere primeran moldatzen dira izetatarrak.
Kalamua elkarteak antolatzen duen sanbartolomeetako gazta lehiaketan, berriz, hamazazpi gazta lehiatu dira. Epaimahikideek sei aukeratu dituzte finalerako eta Kortariako gaztak, Baztango gazta entzutetsuak eskuratu du lehen saria. Arabako Azkarra gaztandegia sailkatu da bigarren postuan eta Ipiñaburuko gaztak lortu du hirugarren saria.
- ARGAZKI-BILDUMA: 2022ko Baserritarren Eguna, abuztuak 27
∞Lotura duten albisteak:
- Sanbartolomeak 2022: Gazteen Eguna, irudietan (2022-08-26)
- Dantzan jarri du herria Txiki Eguneko Mauxitxa txarangaren kalejirak (2022-08-25)
- Dianarekin eta sokamuturrarekin hasi da Txiki Eguna (2022-08-25)
- Herriko zaindariaren eguna tradizioz, dantzaz eta musikaz beterik dator aurten ere (2022-08-24)
- Sanbartolomeak 2022: Bezpera Eguna, irudietan (2022-08-23)
- Dultzaineroek piztu dute sei egunez festa giroa bizirik mantenduko duen suziria (2022-08-23)
- Iaz jaiotako elgoibartarrak izan dira sanbartolomeetako zapiak janzten aurrenekoak (2022-08-22)
- Deba ibaia garbitzeko saioarekin hasi dituzte jaiak Gune Askekoek (2022-08-22)
- Bi urteko etenaren ostean, dena prest dago sanbartolomeetarak (2022-08-02)
- Berdintasunean, aske eta feminismotik bizitzeko jaiak antolatu ditu Maalako Jai Batzordeak (2022-07-28)