Dantzan jarri du herria Txiki Eguneko Mauxitxa txarangaren kalejirak

Barren.eus 2022ko abu. 25a, 19:17

Bi urteko etenaren ostean, jai egarriz zeuden elgoibartarrak eta zer hoberik gose hori asetzeko Txiki Eguna baino. Jendetza batu da Txiki Eguneko Mauxitxaren kalejirara.

Mauxitxa txaranga 51. aldiz irten da gaur Txiki Egunez kaleak girotzera, 2019. urteko jaietatik, -hain justu 50. urteurrena ospatu zuten urtea-, egin izan ez dutena. Herriko hainbat gaztek gaur biziko zuten bete-betean euren lehenengo Txiki Eguna, eta beste hainbat festazale galdutako bi Txiki Egun horiek berreskuratzen ahaleginduko dira.

Mauxitxa txarangaren eta dultzaineroek jo duten dianarekin hasi da Txiki Eguna goizean, eta jaietako lehen sokamuturra egin dute gero. Eguerditik aurrera, dantzan jarri ditu herritarrak Mauxitxak. Ia hirurak zirenean hasi dira Errosario kalean sartzen eta plazan eman diote amaiera kalejirari, 17:30ak pasatxoan. Nahikoa zela esan behar izan diete plazan batutakoei, jendez gainezka baitzegoen artean.

 

2022 08 25 TXIKI Eguna Mauxitxa kalejira elgoibar kalebarren BARREN

2022 08 25 TXIKI Eguna Mauxitxa kalejira elgoibar errosario BARREN

2022 08 25 TXIKI Eguna Mauxitxa kalejira elgoibar plazan BARREN

∞Lotura duten albisteak: