Dianarekin eta sokamuturrarekin hasi da Txiki Eguna

Barren.eus 2022ko abu. 25a, 11:39

Mauxitxa txarangakoek herriko dultzaineroekin batera egiten duten dianarekin hasi da Txiki Eguna, 8:00etan, kaleak jendez gainezka zeudela. Jaietako estreinako sokamuturran ere jendetza ibili da kaleetan.

Bi urtean Txiki Egunik gabe egon eta gero, San Bartolomeetako egun handia goizean goizetik bizitzeko gogotsu zeuden hainbat herritar. 

Sokamuturra ere itzuli da Elgoibarko kaleetara, baina Arnoren zezenekin egin duten sokamuturraren lehen saioa ohi baino laburragoa izan da. Zezenari ihes egiten ari zen gizon batek erorikoa izan du Kalebarren plazan, Kultur Etxeko sotorako sarrera aurrean dagoen petriletik erori baita eta min hartu du. Somakuturra eten eta anbulantzian eraman behar izan dute.

 

 

2022 08 25 txiki eguna diana mauxitxa dultzaineroak BARREN

2022 08 25 txiki eguna sokamuturra maala BARREN

2022 08 25 txiki eguna sokamuturra maala 1 BARREN

2022 08 25 txiki eguna sokamuturra maala kalean BARREN

 

∞Lotura duten albisteak: