San Bartolome jaiak aske bizitzeko aukera eskainiko du Gune Askeak. Abuztuaren 22an hasiko dituzte ekintzak, eta egun horretakoen barruan, Gune Askeko jaietako logotipo lehiaketa irabazi duen irudiarekin sortutako kamisetak banatuko dituzte. Gazte Asanbladakoek #gaztiakgerabarren logo lehiaketa antolatu dute eta Jone Alvarezek aurkeztutako logotipoa aukeratu dute kamisetetara eramateko. Kolore bakarreko logoa izan behar zuen, eta "2022" urteak azaldu behar zuen diseinuan. Lehiaketara aurkeztutako diseinuak Instagramen duten kontuan jarri zituzten ikusgai eta boto gehien jaso dituena aukeratu dute irabazle. Kamiseta soinean eta zapia lepoan jarrita hasiko da festa Gune Askean. Gaztetxearen urteurren eguna, Elkartasun Eguna, Bartola Eguna, Txiki Eguna, Gaztiak gera barren Eguna eta Baserritarren Eguna ospatuko dituzte. Indarkeria eta eraso guztietatik salbu bizi nahi dituzte jaiak, aske eta feminismotik.
Hona Gune Askekoek prestatu duten egitaraua:
EGITARAUA
Abuztuak 22, astelehena
Gaztetxian urteurrena
- 11:00 Erreka garbiketa
- 18:00 Kamiseta banaketa
- 19:00 Bertso poteoa
Abuztuak 23, martitzena
Elkartasun Eguna
- 15:00 Presoen eskubideen aldeko herri bazkaria. Tiketak: Jai Alai, Lanbroa eta Iturrin (15 euro).
- Ondoren, Andoni Ollokiegirekin kantaldia.
- 22:00 Kontzertuak: Debrassband eta Amildegi
Abuztuak 24, eguaztena
Bartola Eguna
- 14:00 Bazkari feminista (Ez mixtoa)
- Ondoren, bingo musikatua
- 18:00 Triki poteoa
- 21:00 Larrain dantza herrikoia
- 22:00 Hemen taldearen kontzertua
Abuztuak 25, eguena
Txiki Eguna
- 20:00 Laket taldearekin erromeria
Abuztuak 26, barikua
Gaztiak gera barren eguna
- 14:00 Herri bazkaria
- 17:00 Erreka jaitsiera
- 19:00 Karro poteo jolasekin
Abuztuak 27, zapatua
Baserritarren Eguna
- 19:00 Elektrotxaranga
- 22:00 Kontzertuak: The Clayton
- Bad sound system
Hona 2019ko San Bartolome jaietako zenbait irudi: