Era guztietako ekitaldiak izan dira sanbartolomeetako estreineko egunean. Eta festetan ohi denez, musikak leku berezia eduki du egitarauan eta kaleetan. Dultzainariek, Mauxitxa txarangako kideek eta herriko txistulariek girotu dituzte kaleak egun osoan, eta eta gauean Gozategi, Debras Band eta Amildegi musika taldeek jarri diote soinu banda festari. Parrokiako abesbatzak ere egin du bere ekarpena, Ignazio Bereziartuaren Salbean abestu baitute, San Bartolome parrokian.
Eguneko protagonista nagusiak, baina, Elgoibarko Dultzaineroen taldekoak izan dira, jaiei hasiera eman dien txupina pizteaz gainera goizeta arratsalde aritu baitira musika joz, zenbaitetan Iruñeko eta Guardiako dultzaineroekin batera.
- ARGAZKI-BILDUMA: 2022ko San Bartolome Bezpera Eguna, abuztuak 23
∞Lotura duten albisteak:
- Dultzaineroek piztu dute sei egunez festa giroa bizirik mantenduko duen suziria (2022-08-23)
- Iaz jaiotako elgoibartarrak izan dira sanbartolomeetako zapiak janzten aurrenekoak (2022-08-22)
- Deba ibaia garbitzeko saioarekin hasi dituzte jaiak Gune Askekoek (2022-08-22)
- Bi urteko etenaren ostean, dena prest dago sanbartolomeetarak (2022-08-02)