Ondoren, Udal Musika Bandak zeharkatu ditu herriko kaleak kalejiran, gaur herriko zaindariaren eguna ospatzen dela berri emateko. Hain justu ere, prozesioan atera dute zaindariaren irudia. Gero egin duten meza nagusia berezia izan da. Batetik Iruñeako Artzapezpiku Francisco Perezek gidatu duelako; eta, bestetik, aurrerantzean Elgoibarko parroko berria izango den Viktoriano Etxabe aurkeztu dutelako meza horretan. Era berean, elizkizunean parte hartu duen aurreko parrokoa, Benantzio Otaegi omendu dute.
Parrokiko abesbatzak, Udal Txistulari Taldeak eta Haritz dantza taldeak parte hartu duten ordu eta erdiko elizkizuna amaitu ostean, soka-dantza dantzatu dute Kalegoen plazan, Haritzeko eta Udal Txistulari taldekoen eskutik.
Udal Musika Bandak kortzertua eman du eliz atarian, goiz parteko ekitaldiei amaiera emanez.
Arratsalderako haur eta nerabeentzako parkea, erraldoi eta buruhandien kalejira, profesionalen arteko pilota partidak eta kale antzerkia daude egitarauan. Gauean Zea Mays taldearen kontzertua izango da Kalegoen plazan.
- ARGAZKI-BILDUMA: 2022ko San Bartolome Eguna, abuztuak 24
∞Lotura duten albisteak:
- Sanbartolomeak 2022: Bezpera Eguna, irudietan (2022-08-23)
- Dultzaineroek piztu dute sei egunez festa giroa bizirik mantenduko duen suziria (2022-08-23)
- Iaz jaiotako elgoibartarrak izan dira sanbartolomeetako zapiak janzten aurrenekoak (2022-08-22)
- Deba ibaia garbitzeko saioarekin hasi dituzte jaiak Gune Askekoek (2022-08-22)
- Bi urteko etenaren ostean, dena prest dago sanbartolomeetarak (2022-08-02)
- Berdintasunean, aske eta feminismotik bizitzeko jaiak antolatu ditu Maalako Jai Batzordeak (2022-07-28)