Plataformakoek gogora ekarri dute joan den urtarrilaren 31n Herriko Antzokian egin zuten batzarrean erabaki zutela Elgoibarko Udalean ordezkatuta dauden talde politiko guztiei gaiaz berba egiteko bilerak eskatzea. Plataformako ordezkariek gaur goizean egin dute bilera horietarako eskaera 'formala', Elgoibarko Udalaren Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ).
Jakinarazi dutenez, talde guztiei eskaera bera egin diete, baina ñabardura batekin EAJren kasuan. "Bilerak egiteko eskaeran udal taldeei zehaztu diegu bilkuretan alkategaiek eta taldeetako bozeramaileek parte hartzea nahi dugula. EAJren kasuan, baina, Ane Beitia alkateaz gainera, Maialen Gurrutxagak parte hartzea komenigarria dela usdte dugu, alkategaia delako eta Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeko kidea ere bai", azaldu dute. Gogora ekarri dute plataformako ordezkariek joan den urteko azaroan egin zutela agerraldia Osasun Batzordearen, aurrean. "Agerraldirako zazpi hilabetez itxaroten egon ostean, Elgoibarko anbulatorio zerbitzuaren egoeraren berri eman genien legebiltzarkideei, aurrez-aurre, elgoibartarren artean bildutako 5.501 sinadurak aurkeztearekin batera".
∞Lotura duten albisteak:
- 24/7 plataformak batzarra egin du orain artekoa errepasatu eta aurrera begirakoak zehazteko (2023-02-02)
- 24/7 Plataformako ordezkariek Legebiltzarreko Osasun Batzordean azaldu dituzte euren eskaerak (2022-11-22)
- 24/7 plataformak zapatuko mobilizazioaren balorazio positiboa egin du eta eta borrokan jarraitzera animatu ditu herritarrak (2022-11-04)
- 24/7 plataformak legebiltzarrera eraman ditu 5.501 elgoibartarren sinadurak (2022-03-23)
- 24/7 plataformak eskatu du alderdi politikoek ez eztabaidatzea anbulatorioko egoeraren harira (2022-03-16)
- Anbulatorioaren zerbitzuak aurrez aurre jarri ditu EAJ eta EH Bildu (2022-03-11)
- Anbulatorioa 24 orduz zabaltzeko eskatzeko batutako sinadurak aurkeztu dituzte Udalean (2022-02-04)
- 5.501 sinadura bildu dituzte, anbulatorioa 24 orduz zabaltzeko eskatzeko (2021-12-27)