Elgoibarko hainbat gizarte eragilek osatutako 24/7 Plataformak Elgoibarko anbulatorioa asteko zazpi egunetan eta 24 orduz zabaltzeko eskatzeko sinadurak batzen jardun zuen iazko azaroan eta abenduan, eta 5.501 sinadura batu zituzten guztira. Gaur entregatu dituzte udaletxean. Gogora ekarri dute, Elgoibarko anbulatorioaren egoera salatzeko bilatu dutela herritarren babesa, "hainbat murrizketa" egin ondoren, herriak zeukan larrialdi zerbitzu iraunkorra galdu duela-eta. "Murrizketa horien ostean, anbulatorioa zabalik dago astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 17:00etara. Ordu horretatik aurrera,-eta asteburuetan-, larrialdi medikoa duten Elgoibarko herritar guztiak Mendaroko ospitalera edo Eibarko Torrekuako osasun zentrora joan behar dira, horrek gizarteko sektore ahulenentzat, hala nola umeentzat eta adinekoentzat, duen eraginarekin", azaldu dute.
Orain, Elgoibarko herritarrek euren eskaerak eta aldarrikapenak babestu ondoren, eta urtarrileko osoko bilkuran onartutako mozioa eta gero, 24/7 Plataformak bilera bat egin nahi du Udaleko talde politikoekin, anbulatorioan larrialdi zerbitzua berrezartzeko zer urrats eman erabakitzeko. Sinadurak entregatzearekin batera egin dute gaur bilera horretarako eskaera ere.
∞Lotura duten albisteak:
- 5.501 sinadura bildu dituzte, anbulatorioa 24 orduz zabaltzeko eskatzeko (2021-12-27)
- 24/7 Plataformak sinadurak bilduko ditu anbulatorioan larrialdi zerbitzua berrezartzea eskatzeko (2021-11-24)
- Elgoibarko anbulatorioaren ordutegia etenik gabekoa izatea eskatu nahi dio EH Bilduk Osakidetzaren zuzendaritzari (2021-02-22)
- Amaia Goikoetxea: “Hemen, zazpiren lana egiten aritu gara hiru-lau mediku oraintsu arte” (2020-12-04)
- Kalitatezko osasun zerbitzu publikoa eskatzeko mobilizazioak egin dira (2020-11-05)
- Osasungintza publikoaren kudeaketa “desastre hutsa” dela salatu dute (2020-11-04)
- Gaurgeroa-Duintasunak anbulatorioko murrizketen kontra aurkeztutako mozioaren kontramozioa onartu du Udalbatzak (2020-07-24)
- Kale inkesta: Zer irizten diozu anbulatorioko zerbitzuari? (2020-07-10)
- Elgoibarko Osasun Zentroan izan diren murrizketen kontrako manifestazioa egin dute (2020-07-06)
- Iratxe Ocerin: “Inoiz ez dugu kolapso egoerarik izan Debabarreneko ESIn” (2020-05-15)