Eskaera horrez gain, herritarren premiei eta adierazi dituzten aldarrikapenei "lehentasuna" emateko ere esan dute. Horiek lortzeko bidean lagungarriak izan daitezkeen proposamenak eta ekimenak mahai gainean jartzeko deia ere egin die. Izan ere, “helburu hori, gure udalerrian kalitatezko zerbitzu publiko bat berreskuratzea da plataformaren xede eta helburu bakarra”.
Plataformak gaineratu du “etengabe" lanean jarraituko duela Elgoibarko 5.501 bizilagunek beren sinaduren bidez adierazitako aldarrikapenak "errespetatu eta inplementatu" daitezen.
Lotura duten albisteak: