Orain arte egindakoaren errepasoa egin zuten eta hemendik aurrera egin asmo dituztenak ere aipatu zituzten. Besteak beste, alderdi politikoekin berba egitea aipatu zuten. "Kritikak izan ziren nagusi batzarrean, jendea haserre baitago erakunde publikoekin, Elgoibarko herritar gehienen eskaerei erantzun gabe jarraitzen dutela-eta", azaldu dute plataformatik. Parte hartze handiko batzarra izan zela zehaztu dute eta lagun ugarik hartu zutela hitza euren iritzia emateko. Plataformak azken hilabeteetan egin dituen ekitaldi esanguratsuenak eta urteko mugarri nagusiak ere errepasatu zituzten. "Nabarmentzekoak dira anbulatorioaren aurrean hilero egindako kontzentrazioak eta joan den abenduan egin genuen manifestazioa, sinadura bilketa kanpaina, eta hor batutako 5.501 sinadurak Eusko Legebiltzarrean entregatu izana, eta, ondoren, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean agerraldia egin izana, han ordezkari direnei gure udalerriko anbulatorioan bizi den egoeraren berri aurrez aurre emateko".
Datozen hilabeteetarako lan-ildoa ere adostu zuten batzarrean. Hilero anbulatorio aurrean egiten diztuzten elkarretaratzeekin jarraitzea erabaki zuten. Hileko azken asteazkenetan elkartuko dira, 12:00etan. Era berean, 24/7 Plataformak Udalean ordezkaritza duten alderdieikin batzartzea erabaki du, eta bilerak eskatuko dizkiete horretarako: "Ane Beitiari alkate gisa, Maialen Gurrutxagari zinegotzi eta Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeko ordezkariari gisa, EAJren aldetik; eta,EH Bilduko Aitziber Aranberriri, Elkarrekin Podemoseko Evaristo Rodriguezi eta PSE-EEko Ariana Nogalesi".
Elgoibarko anbulatorioan larrialdi zerbitzua eta 24 orduko etengabeko arreta berreskuratzeko; eta, osasun zerbitzu publikoa eta kalitatezkoa edukitzeko borrokan jarraituko dutela adierazi dute.
∞Lotura duten albisteak:
- Azken hilabeteetan egindako bidearen errepasoa egin eta hurrengo pausoak erabakitzeko batzar irekia egingo du 24/7 Plataformak (2023-01-23)
- 24/7 Plataformako ordezkariek Legebiltzarreko Osasun Batzordean azaldu dituzte euren eskaerak (2022-11-22)
- Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordera eramango ditu bere eskaerak 24/ Plataformak (2022-11-14)
- 24/7 plataformak zapatuko mobilizazioaren balorazio positiboa egin du eta eta borrokan jarraitzera animatu ditu herritarrak (2022-11-04)
- 24/7 plataformak legebiltzarrera eraman ditu 5.501 elgoibartarren sinadurak (2022-03-23)
- 24/7 plataformak eskatu du alderdi politikoek ez eztabaidatzea anbulatorioko egoeraren harira (2022-03-16)
- Anbulatorioaren zerbitzuak aurrez aurre jarri ditu EAJ eta EH Bildu (2022-03-11)
- Anbulatorioa 24 orduz zabaltzeko eskatzeko batutako sinadurak aurkeztu dituzte Udalean (2022-02-04)
- 5.501 sinadura bildu dituzte, anbulatorioa 24 orduz zabaltzeko eskatzeko (2021-12-27)