78 korrikalarik hartu dute parte Morkaikok antolatzen duen Karakateko igoeran, tartean, 9 emakumek. 11:00etan puntuan irten dira Kalegoen plazatik, herritarren txalo artean. Bakoitzak nahi duen bidea aukeratuta, Karakate puntara iristea zuten egitekoa, eta lan horretan Asier Murua izan da azkarrena, 28:43ko denborarekin. Iñigo Lariz iritsi da bigarren lekuan, 29:02 denbora eginez. Irabazlea ere Elgoibarkoa denez, lehen elgoibartar gizonezkoari dagokion saria Larizek jaso du.
Emakumezkoetan Irati Ortiz de Anda izan da azkarrena, 34:53 denborarekin, eta Lore Bereziartua izan da Elgoibarko lehen emakumezkoa, 41:15 denbora eginda.
Bi sari berezi ere eman dituzte: Irabazlearen denbora bikoitzetik gertuen iritsi dena Victor Dobarro elgoibartarra izan da 56:28 denborarekin, eta Maite Landaburuk jaso du aurpegi onenarekin iristeagatik ematen duten saria.
Hasier Muruaren lehengusua den Iban Muruak ezarri zuen igoerako errekiorra 2017an: 26 minutu eta 17 segundo. Emakumezkoetan Maite Maiorak du errekorra, 2016an ezarria: 31 minutu eta 37 segundoan.
31. Karakatera Igoerako sailkapenak:
•Azken urteetako irabazleak:
- 2024: Guillermo Ramos eta Maria Ordoñez
- 2023: Haritz Unamuno eta Ainhoa Lendinez
- 2022: Iban Murua eta Mayi Mujika
- 2021: Mikel Beunza eta Andrea Garai
- 2020: ez zen jokatu -Pandemiagatik-
- 2019: Javier Goitia eta Sonia Lopez
- 2018: Iñigo Lariz eta Mayi Mujika
- 2017: Iban Murua eta Ainhoa Lendinez
- 2016: Iban Murua eta Maite Maiora
- 2015: Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez
- 2014: Iñigo Lariz eta Nahia Quincoces
- 2013: Iñigo Lariz eta Nahia Quincoces
- 2012: Iñigo Lariz eta Nerea Amilibia
- 2011: Oier Ariznabarreta eta Maite Maiora
- 2010: Oier Ariznabarreta eta Maite Maiora
- 2009an Oier Ibarbia eta Nerea Amilibia
- 2008an Josu Arregi eta Oihana Kortazar
- 2007an Iñigo Lariz eta Pilar Arriola
- 2006an Aritz Kortabarria eta Pilar Arriola

