11:00etako kanpaiak jotzeaz bat abiatu dira korrikalariak Kalegoen Plazatik Karakaterantz. 92 lagunek hartu dute parte guztira. Gizonezkoetan Guillermo Ramos izan da azkarrena 27:17 denborarekin eta emakumezkoetan Maria Ordoñez 34:57 denborarekin. Lehen elgoibartarra Iñigo Lariz izan da gizonezkoetan 27:35 denborarekin, eta bera izan da sailkapen nagusiko bigarrena. Emakumezkoetan, berriz, Ainhoa Lendinez izan da lehen elgoibartarra, 36:38 denborarekin. Aurpegi onenaren saria, berriz, 15 urteko prtaide gazteenari eman diote, Luken Medinari hain zuzen ere, eta aurten ere sari berezia eman diote irabazlearen denbora bikoitza egiten duen korrikalariari. Cristina Cuenca izan da, 54:30 denborarekin.
Eguraldiak lagun, festa giroa nagusitu da gaurkoan igoeraren bueltan. Kalegoen Plazan ikusle asko pilatu dira, eta tontorra ere jendez gainezka egon da.