Partaideek tontorrean dagoen puntu geodesikoa ikutzean hartuko dituzte denborak. Lau kilometroko ibilbidean 700 metro inguruko gorako desnibel positiboa gainditu beharko dute (hona ohiko ibilbidearen track-a). Lehenengo gizonezkoak eta emakumezkoak, eta lehenengo emakume zein gizonezko elgoibartarrek izango dute saria, eta baita aurpegi onenarekin iristen den korrikalariak ere. Horrez gain, sari berezi bat ere banatuko dute: Morkaikokoek denborari begira saltaka egiten ez duten saltakariak ere Karakateko Igoeran parte hartzera animatu nahi dituzte, eta lehen sailkatuaren denbora bikoizten duen parte-hartzailea ere sarituko dute. "Denborara gehien hurbiltzen dena, pasatu gabe", zehaztu dute.
Izen ematea doakoa da eta egunean bertan eman ahal izango da izena Kalegoen plazan, 09:30etik 10:45era bitartean. Antolatzaileek 125 partehartzailetan jarri dute muga.
Probako araudiari buruzko xehetasun guztiak morkaiko.eus webgunean
Iazko Karakateko Igoeran Guillermo Ramos, kilometro bertikaletako Espainiako txapelduna, eta Maria Ordoñez izan ziren tontorrera iristen lehenengoak. 92 lagunek bukatu zuten proba.
Probako errekorra Iban Muruak ezarri zuen 2017an: 26 minutu eta 17 segundo. Emakumezkoetan Maite Maiorak du errekorra, 2016an ezarria: 31 minutu eta 37 segundoan.
•Azken urteetako irabazleak:
- 2024: Guillermo Ramos eta Maria Ordoñez
- 2023: Haritz Unamuno eta Ainhoa Lendinez
- 2022: Iban Murua eta Mayi Mujika
- 2021: Mikel Beunza eta Andrea Garai
- 2020: ez zen jokatu -Pandemiagatik-
- 2019: Javier Goitia eta Sonia Lopez
- 2018: Iñigo Lariz eta Mayi Mujika
- 2017: Iban Murua eta Ainhoa Lendinez
- 2016: Iban Murua eta Maite Maiora
- 2015: Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez
- 2014: Iñigo Lariz eta Nahia Quincoces
- 2013: Iñigo Lariz eta Nahia Quincoces
- 2012: Iñigo Lariz eta Nerea Amilibia
- 2011: Oier Ariznabarreta eta Maite Maiora
- 2010: Oier Ariznabarreta eta Maite Maiora
- 2009an Oier Ibarbia eta Nerea Amilibia
- 2008an Josu Arregi eta Oihana Kortazar
- 2007an Iñigo Lariz eta Pilar Arriola
- 2006an Aritz Kortabarria eta Pilar Arriola