Iaz gertatu zen moduan, Pulpo taldeko neskak eta mutilak gailendu dira Gojko Vucinic eskubaloi txapelketaren zazpigarren ekitaldian ere. Gipuzkoa, Bizkai eta Nafarroako hamar kirol-taldek hartu zuten parte, barikutik domekara bitartean. Nesken taldeek Olaizagako kantxan jokatuko dituzte partidak eta IMH kiroldegikoan mutilenek, baina finalak Olaizagan jokatu zituzten atzo goizean.
Nesken finalean Zumaiako Pulpok eta Iruñeko Anaitasunak jokatu zuten elkarren aurka eta nagusitasunez gailendu ziren gipuzkoarrak, nafarrei 20-11 irabazita. Sailkapeneko hirugarren postua etxeko taldeak eskuratu zuen, Sanloko Salento Gelati taldeak.
Mutilen filala neskena baino parekatuagoa izan zen. Pulpok 24-22 irabazi zion Urdaneta talde bizkaitarrari.
Anaitasuna taldeko Nahia Mendezi eta Pulpo taldeko Alex Canori eman zieten txapelketako jokalari aipagarrienaren saria. Atezainik onenak, berriz, Eibar Eskubaloia taldeko June Suquia eta Urola taldeko Lander Jimenez izendatu zituzten.
Hona sailkapenak:
Neskak
- Pulpo E.K. (Zumaia)
- Anaitasuna (Iruñea)
- Sanlo (Elgoibar)
- Ereintza (Errenteria)
- Errotabarri (Ermua)
- Urola (Zumarraga)
- Eibar eskubaloia (Eibar)
- Malkaitz (Burlata)
Mutilak
- Pulpo E.K. (Zumaia)
- Urdaneta (Loiu)
- Eibar eskubaloia (Eibar)
- Urola (Zumarraga)
- Tolosa (Tolosa)
- Ereintza (Errenteria)
- Anaitasuna (Iruñea)
- Sanlo (Elgoibar)
ARGAZKI-BILDUMA: (Irudiak Roberto Sanchez / Sanlo EKT)
Lotura duten albisteak:
- Pulpo taldeko neskak eta mutilak gailendu dira Gojko Vucinic eskubaloi txapelketan (2024-09-09)
- Anaitasuna eta Pulpo taldeak gailendu dira Vucinicen oroimenezko txapelketan (2023-09-14)
- Anaitasunako taldeek irabazi dute Gojko Vucinic eskubaloi txapelketa, bigarren urtez jarraian (2022-09-12)
- Anaitasuna taldeko neskak eta mutilak gailendu dira Gojko Vucinic eskubaloi txapelketan 2021-09-18)
- Harrobiarekin egiten duten lana bistaratuko dute Gojko Vucinic txapelketan lehiatuko diren bederatzi eskubaloi taldeek (2021-08-30)
- Gojko Vucinik zendu da, Sanloko harrobiaren arduraduna eta entrenatzailea (2021-04-15)