300dik gora eskubaloi jokalari gazte lehiatuko dira Gojko Vucinicen oroimenezko txapelketan

Barren 2025ko ira. 2a, 11:26

Euskal Herriko eskubaloi jokalari gaztetxoen topalekua izango da Elgoibar asteburuan. Gipuzkoa, Bizkai eta Nafarroako hamar kirol-taldek hartuko dute parte Sanlok antolatzen duen Gojko Vucinic Elgoibar Hiribildua txapelketan.

Sanlon erreferente handia izan zen Gojko Vucinic Montenegroko jokalari eta entrenatzailea, eta haren omenez antolatzen dute taldeek harrobiarekin egiten duten lana bistaratzea helburu duen txapelketa. Zazpigarrengoz antolatu dute. Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hamar kirol taldetako mutilen zein nesken taldeak barikutik domekara arituko dira lehian. Zehazki, hamasei taldek hartuko dute parte. Nesken taldeek Olaizagako kantxan jokatuko dituzte partidak eta IMH kiroldegikoan mutilenek. 

Hauek dira parte hartuko duten klubak:

  • SANLO EKT (ELGOIBAR) - Neska eta mutilak.
  • EIBAR ESKUBALOIA (EIBAR) - Neska eta mutilak.
  • PULPO ESKUBALOI KLUBA (ZUMAIA) - Neska eta mutilak.
  • EREINTZA (ERRENTERIA) - Neska eta mutilak.
  • MALKAITZ ESKUBALOIA (BURLATA) - Neskak
  • UROLA ESKUBALOIA (ZUMARRAGA) – Neska eta mutilak.
  • ANAITASUNA (IRUÑA) - Neska eta mutilak.
  • ERROTABERRI (ERMUA) – Neskak
  • TOLOSA ESKUBALOIA (TOLOSA) – Mutilak
  • C. D. URDANETA BALONMANO (LOIU) - Mutilak

 Lotura duten albisteak: