Trinitate jaiak

Jose Miguel Arranzek irabazi du 2025eko kaleko margo lehiaketa

Barren 2025ko eka. 15a, 11:54

Jose Miguel Arranzek irabazi du Elgoibarko aire libreko marrazki lehiaketa, Sigma lantegirako sarbidea izan zena irudikatuz bere koadroan.

Egur Arte Tailerrak antolatzen duen aire libreko marrazki lehiaketaren hamaikagarren edizioa egin zuten atzo, trinitate jaien barruan, eta margolariek herriko txokoren bat marraztu behar zuten goizean zehar. Astrabuduako Jose Miguel Arranzek herriko ikurretako bat den Sigma lantegirako atezaintza izan zenaren gainean dagoen josteko makina handia marraztu zuen bere koadroan. Elizako arkupeetan jardun zuen lanean, hainbat herritarren begiradapean. Halaxe aritu ziren gainontzeko margolariak ere. Epaimahahikideek Arranzen artelanari eman zion lehen saria. Arranzek 2018an ere irabazi zuen Elgoibarko lehiaketa, eta Mendarokoa birritan irabazi du; 2024an eta 2020an.

Fernando de Vicente Berrizko margolariak jaso zuen bigarren saria, Kalebarren plaza irudikatzen zuen margolanagatik. Hirugarren saria Alvaro Gilentzat izan zen. Mezkiritzeko margolariak elizako arkupeak eraman zituen bere koadrora.

Azkenik, Ibon Serranori eman zioten Herriko Saria. Serranok Txankakoa zubia margotu zuen.

Irudi guztiak HEMEN

Saritutako lau margolanak sari banaketa ekitaldian. Arg: Egur Arte Tailerra.

Lan irabazlea, Jose Miguel Arranzena.

Bigarren saria, Fernando de Vicente margolariarena.

Hirugarren saria, Vicente Gil margolariaren lana.