Trinitate Jaiak ospatzen dihardute Elgoibarren

Barren 2025ko eka. 14a, 13:55

Trinitate jaiak ospatzen dihardute Egloibarren. Lehen sektorea izan da goizean zehar protagonista, eta baserri mundua atera dute kalera. 

Abereak, baserrietako produktuak, margo lehiaketa eta Elgoibarko baserrietan ekoiztutako sagardo lehiaketa izan dira besteak beste goiz partean. Arratsaldean umeentzako Mauxitxa txaranga egongo da, eta gaueko 23:00etan helduen tanbodarrada. Bihar, Trinitate Eguna, sokamuturrarekin hasiko da, eta ondoren umeen tanborrada egingo dute.