Joan den zapatu goizean herriko hainbat txoko mihisetara eraman zituzten Elgoibarko VII. Kaleko Margo Lehiaketan parte hartu zuten hamasei margolariek. Egur Arte Tailerretik jakinarazi dutenez, hainbat txokotatik etorri ziren margolariak, "Euskal Herrikoak, Frantziatik etorriak, Kantabriatik, Errioxatik edo Astusiasetik, besteak beste". Era berean, maila handiko artelanak sortu zituztela nabarmendu dute antolatzaileek. Arte munduarekin lotura duten pertsonez osatutako epaimahai aditu batek Jose Miguel Arranzek eginiko lanari eman zion lehen saria. 800 euroko saria jaso zuen Arranzek. Ermuako Jon Idigorasek jaso zuen bigarren saria (500 euro) eta Bordeleko Jean Jacques Daugak jaso zuen hirugarren saria (300 euro). Herriko Margolan Onenaren Saria, 150 euro, Ibon Serranori eman zioten.
Parte hartzaile guztien lanak Kultur Etxeko Sotoan egongo dira erakusgai, maiatzaren 26ra bitartean, 18:30etik 20:30era.
*Argazkiak: Egur Arte Tailerra.