Argazkia, pintura, marrazkia, collagea... teknika librean egin ahal izango dira lanak, baina euskarri gogorrean aurkeztu, A2 tamainan edo neurri proportzionalean. Kartelean honako testu honek azaldu beharko du derrigor: Elgoibarko 2025eko danborrada. Ekainaren 14an, 23:00etan.
Aita Agirre kulturgunean aurkeztu beharko dira lanak, beranduenez maiatzaren 15eko 13:00etarako. Saria hirurehun eurokoa izango da.
Ana Salegi Egaña donostiarrak aurkeztutako lan batek irabazi zuen iazkoa. Goiko argazkian saria jasotzen danborrada hasi aurrekoan.
Hona lehiaketan parte hartzeko oinarriak:
Danborradarako kartel lehiaketako irabazlea, urtez urte:
- 2024: Ana Salegi Egaña
- 2023: Nagore Cancio Del Pino
- 2022 Paula Heras
- 2020 Idoia Ortega
- 2019 Mikel Cornejo
- 2018 Asier Gurrutxaga
- 2017 Xabier Isasti
- 2016 Aitziber Dominguez
- 2015 Nerea Oteiza
- 2014 -
- 2013 Nerea Oteiza
- 2011 Marina Gabiola
- 2010 Jose Manuel Esnal
- 2009 Jabi Barrenetxea
- 2008 Jose Manuel Esnal
- 2007 Jose Manuel Esnal
- 2006 Nestor Perez