13 lan aurkeztu dituzte aurtengo kartel lehiaketara, iaz baino zazpi gehiago. Andrea Arriolak, Gemma Agirregomezkortak, Gemma Monrealek eta Emilia Nogalesek osatu dute epaimahaia. Antolatzaileek parte hartzaileei eta epaimahai kideei eskerrak eman dizkiete. Aurten Trinitate jaiak ekaineko hirugarren asteburuan izango dira, eta danborrada zehazki hilaren 15ean izango da, 23:00etan. Saria egunean bertan banatuko dute, 23:30 aldera, Kalegoen plazan.
Danborradarako kartel lehiaketako irabazlea, urtez urte:
- 2018 Asier Gurrutxaga
- 2017 Xabier Isasti
- 2016 Aitziber Dominguez
- 2015 Nerea Oteiza
- 2014 -
- 2013 Nerea Oteiza
- 2011 Marina Gabiola
- 2010 Jose Manuel Esnal
- 2009 Jabi Barrenetxea
- 2008 Jose Manuel Esnal
- 2007 Jose Manuel Esnal
- 2006 Nestor Perez