Idoia Ortegak irabazi du Trinitateetako danborrada iragartzeko kartel lehiaketa

Barren.eus 2020ko mai. 21a, 10:00

Aurtengo Trinitate jaiak "formatu tradizionalean" ospatu ezingo diren arren, Trinitateko nagusien danborrada iragartzeko lehiaketarekin aurrera jarraitzea erabaki zuen Atabal elkarteak.

Lan bakarra aurkeztu da aurtengo lehiaketara, Idoia Ortegak aurkeztutakoa, hain zuzen ere, eta berak eskuratu du 300 euroko saria. Ortegak azaldu duenez, urtero aurkezten da lehiaketa honetara eta baita San Bartolome jaietako egitarauaren azala aukeratzekora ere.

Antolatzaileek adierazi dute harrituta daudela aurkeztutako lan kopuruarekin, uste baitzuten konfinatuta egonda denbora libre gehiago izango zuela jendeak eta lan gehiago aurkeztuko zirela lehiaketara. "Tamalez ez da hala izan. Espero dugu datorren urtean lagun gehiago animatzea parte hartzera", esan dute Atabal elkarteko arduradunek. Iazko lehiaketara hamahiru lan aurkeztu ziren.

2020 05 21 danborradakartellehiaketairabazlea1

Danborradarako kartel lehiaketako irabazlea, urtez urte: