2024ko nagusien danborrada, irudietan

Barren 2024ko mai. 27a, 14:42

Berrehun lagun baino gehiagok hartu dute parte aurten Atabal taldeak antolatzen duen Trinitate jaietako nagusien danborradan, eta ederki girotu zituzten kaleak zapatuko azken orduetan eta domekako aurrenekoetan.

Udal Musika Bandak lagunduta, Kalegoen plazan aritu ziren ordubetez, eta herriko kaleak kalejiran gurutzatu zituzten gero, Maalan bigarren geldialdi nagusia eginez.

Hona danborradako irudiak, Joserra Cabrerak eta Mikel Askasibarrek ateratako argazkietan.