Halloween jaiaren izaera anglo-saxoia, hein batean, albo batera laga eta Euskal Herriko ohiturei bide emateko asmoz, gero eta herri gehiagotan ospatzen dute Gau Beltza. Elgoibarren, Inazio Bereziartua musika eskola, Udal Ludoteka eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Saila hasi ziren Gaba beltza antolatzen eta urtez urte jantzi gehiagoz apaindu dute ospakizuna.
Herriko argiak itzali zituztenean pertsonaia beldurgarriak azaldu ziren Kalegoen plazara, hanka luze bat buru zutela, eta plazatik hasi zuten ibilaldi beltza. Aurrez, baina, Inazio Bereziartua eskolako koru taldekoek Baga, biga, higa haur kanta herrikoia abestu zuten plazan, ilunpetan. Ibilaldikoek Kalebarren plazan egin zuten geldialdia, euskal dantzak dantzatzeko.
Kalebarrenetik Maalara arteko bidea Atabal taldekoen danbor hotsek lagunduta egin zuten. Koru taldekoek beste abesti bat kantatu zuten Maalako eszenatokitik, Neomak taldearen abesti bat, dantzako ikasleek koreografia dantzatzen zuten bitartean. Gero, dultzaineroek jarri zituzten dantzan Maalan batutakoak eta txokolate beroa janez eman zioten amaiera gaurik beldurgarrienari.
Argazki-bilduma: (Irudiak BARREN eta Joserra Cabrera)
∞Lotura duten albisteak:
- Josu Ozaita, antropologoa: “Euskaraz ondo pasatzeko aukera eskaintzen du Gau Beltzak” (2024-10-29)
- Gau beltza, bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei deitzeko eguna izango da urriaren 31koa (2024-10-29)
- Beldurgarri hasi da gaurik beltzena (2023-10-31)
- Mamuek eta arima galduek hartu dute Mendaro (2023-10-31)
- 'Kanela, kalabaza, gatxak': Gaba Beltza lantzeko ipuina (2023-10-27)
- Gaba beltza... eta tropikala (2022-10-29)
- Gaba beltza antolatu dute Elgoibarko Hezkuntza Mahaiko eragileek, garai bateko usadioen usainean (2022-10-19)
- Haitzulo beldurgarrian, Katasorginaren bila (2021-11-03)
- Arimen Gaua, irudietan (2021-11-02)