Mamuek eta arima galduek hartu dute Mendaro

Barren.eus 2023ko aza. 1a, 10:37

 Arno Guraso Elkarteak antolatu zuen atzoko festa, Udalaren laguntzarekin. Herriko Enparantzan bi karpa jarri zituzten. Haietako batean photocalla jarri zuten, eta sorgin beldurgarri bat ere bazen han, haurrek bildutako harrien truke goxokiak banatzen zituena. Beste estalpean, berriz, eskulanak egiten aritu ziren haurrak, ludotekako hezitzaileekin eta guraso elkarteko boluntarioekin. Armiarmak egin zituzten, eta Gaba beltzeko margolan bat ere egin zuten haurrek. Plazan jarri zuten jaigunea, baina harri beldurgarrien jolasak kalez kale ibiltzera gonbidatzen zuen eta halaxe ibili ziren haur eta gaztetxoak harri bila, eta bide batez, etxez etxe eskean.

 

2023 10 31 Gaba beltza6

2023 10 31 Gaba beltza5

2023 10 31 Gaba beltza3

2023 10 31 harri beldurgarria

2023 10 31 Gaba beltza Mendaron1