Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Arimen Gaua ere esaten zaio, eta hildakoak oroitzeko eguna izan ohi da. Elgoibarko Hezkuntza Mahaiak hainbat ekintza antolatu ditu egun honen harira eta gaur iluntzean egin duten ibilaldi beltza izan da horietako bat. Kalegoen plazatik abiatu dira eta Maalaraino joan dira ilunpean, horretarako propio prestatutako mozorroekin eta perkusio doinuen erritmora. Korroan dantza egiteko geldialdia egin dute Kalebarren plazan eta amaieran ere dantzatu dituzte euskal dantzak Maalan, txokolate beroa janez ekitaldiari amaiera eman aurretik.
Eta, badakizue, gau beltzean: beldurrak piztu, iluntasuna bizi!
- ARGAZKI-BILDUMA: Gau Beltza Elgoibarren
∞Lotura duten albisteak:
- Mamuek eta arima galduek hartu dute Mendaro (2023-10-31)
- 'Kanela, kalabaza, gatxak': Gaba Beltza lantzeko ipuina (2023-10-27)
- Gau Beltzaren bueltan hainbat ekintza antolatu ditu Hezkuntza Mahaiak urri amaierarako (2023-10-22)
- Gaba beltza... eta tropikala (2022-10-29)
- Gaba beltza antolatu dute Elgoibarko Hezkuntza Mahaiko eragileek, garai bateko usadioen usainean (2022-10-19)
- Haitzulo beldurgarrian, Katasorginaren bila (2021-11-03)
- Arimen Gaua, irudietan (2021-11-02)