Saka ganadutegikoekin egingo duten sokamuturra 08:00etatik 10:45era egingo dute urriaren 6an, domeka. Eguna Dultzaineroen Dianarekin hasiko da, eta sokamuturra egin ostean, Errosarioko Amaren omenezko Ezpata Dantzarekin amaituko da. Sokamuturra King-Kong paretik hasiko da, eta ohiko lekuetan egingo dute: Kalebarren plaza, San Bartolome eta Errosario kaleak, Kalegoen plaza, Bolatokiko parkea eta Santa Ana kalea.
Sokamuturra balkoietatik ikusteko aukeratutako pertsonak
Azkenengo San Bartolome jaietan estreinakoz egin zuten moduan, Kultur Etxeko eta udaletxeko balkoiak eskaini dizkie Udalak herritarrei sokamuturra jarraitzeko. Interesdunek izena eman behar zuten eta apuntatutakoen artean zozketa egin dute. 40 laguntzako lekua egongo da balkoietan: 30 plaza udaletxean eta gainerako hamarrak Kultur Etxean. Saridunek lagun bat eraman ahal izango dute eurekin, eta adierazitako lekuan eta orduan aurkeztu beharko dute egunean. Hona hemen Udalak egin duen zozketaren emaitza (Irabazleen NANaren azken lau digituak eta letra jarraian agertzen dira)
Irabazleak eta ordutegiak:
Kultur Etxea - 07:45ean
1. 4153V
2. 2378G
3. 0219Q
4. 8041Q
5. 2826E
Udaletxea - 09:00etan
1. 2041K
2. 8757G
3. 5728B
4. 5814G
5. 7251N
6. 6056V
7. 4520Q
8. 5928A
9. 2630S
10. 9848T
11. 4829Z
12. 6892V
13. 1958M
14. 1339S
15. 0104Q
2024ko Sanbartolomeak, irudietan
- Baserritarren eguna, irudietan
- Gazteen eguna, irudietan
- Txiki eguna, irudietan
- Umeen eta jubilatuen eguna, irudietan
- San Bartolome eguna, irudietan
- Bezpera eguna, irudietan