Sanbartolomeak 2024

Umeen eta jubilatuen eguna, irudietan

Barren 2024ko abu. 25a, 21:08

Bazkarian parte hartu duten umeen topaketa.

Jubilatuen eta umeen txanda da gaur San Bartolome jaietan.

Jaietako hiru sokamuturretako lehenarekin hasi da eguna, Lopene ganadutegiko abereekin.

Sokamuturarren ostean, sabela betez indarrak berreskuratzeko aukera eduki dute herritarrek. Batetik, Eusko Label hegaluze parrillada eskaini dute Kalebarren plazan, Atabal Danborrada Taldeak antolatuta.
Eta, bestetik, umeek eta jubilatuek elkarrekin hamaiketakoa banatu dute estreinakoz Kalegoen plazan. Estimazioa eduki du elkarrekin prestatu eta banatu dituzten salda eta txorizoak.

Eguerdian bazkaltzera joan dira eguneko protagonistak, Kiroldegira jubilatuak eta elizako arkupeetara gazteak. 300 bat ume batu dira guztira. Bakoitzak bere janaria etxetik ekarri behar bazuen ere, zenbait lan egin behar izan dituzte bazkaldu aurretik, mahaia jarri, edariak banatu, zakarrak batu...

ARGAZKI-BILDUMA: Umeen eta Jubilatuen Eguna, irudietan