Ehunmilak probako partaideei harrera beroa eta goxoa Elgoibarren

Barren 2024ko uzt. 23a, 15:09

Elgoibarko boluntarioak Otsaurtian. Arg: Edu Uribe.

Ohi duten moduan, Elgoibarko mendizale talde batek Ehunmilak probako korrikalariei ongi-etorria egin zien Irukurutzeta eta Azkarate artean, ibilbideko 43. kilometroan.

Otsaurtian, lasterkarien artean ezaguna egin den flana eman zieten, besteak beste. Elgoibarko boluntario asko batu ziren bai Otsaurtian eta baita Azkarate parean ere.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 1.600 boluntariotik gora ibili dira aurtengoan Ehunmilak lasterketetan, Beasainen bertan eta proba osatzen duten hiru lasterketak zeharkatzen dituzten herrietan eta mendietan. Lasterkariak baino gehiago dira boluntarioak, eta antolatzaileentzat, proba horien oinarria eta indargune handiena dira.

Hona Edu Uribek lasterketaren inguruan argitaratutako bideoak:

Elgoibarko boluntarioak Azkaraten. Arg: Edu Uribe.

 

 Lotura duten albisteak: