Elgoibarko eta Mendaroko 747 antxitxikarik eman dute izena Elgoibar Ikastolak antolatzen duen kirol proban, eta hamalau lasterketetan lehiatuko dira; adinka eta sexuka banatuta. 10:30ean hasiko da lehen lasterketa, 2016an eta 2017an jaiotakoena, eta 12:00etan hasiko da azken lasterketa, 2007. urtetik aurrera jaiotakoena.
Kalegoen plazan hasi eta amaituko dira antxitxikaldi guztiak, eta sari banaketa ekitaldia ere plazan egingo dute. Parte hartzaile guztiek jasoko dituzte dominak eta opariak.
- 10:30ean hasiko dira lehen lasterketak,, 2017an eta 2016an jaiotakoenak. Lau taldetan banatuta, eta 328 metroko distantzia egingo dute korrika.
- 11:00etan 2015ean eta 2014an jaiotakoak irtengo dira eta 609 metro egingo dituzte korrika.
- 11:30ean abiatuko dira 2013an eta 2012an jaiotakoak eta hauek kilometro bat baino zertxobait gehiago egingo dute korrika, 1.193 metro.
- 12:00etan abiatuko dira hamahirugarren lasterketan parte hartuko duten 2008, 2009, 2010 eta 2011an jaiotako neska-mutilak, eta 1.423 metroko ibilbidea egingo dute..
- Nagusiagoek, 2007. urtetik aurrera jaiotakoek, hiru itzuli eman beharko dizkiote zirkuituari, 3.613 metro osatzeko. Hauek 13. lasterketarekin batera aterako dira, 12:00etan.
• Ikus hemen azken urteetako krosak: