LH1etik aurrerako neska-mutilek hartu dute parte Elgoibar Ikastolak antolatutako Jose Gurrutxaga krosean. 10:30ean puntuan hasi dira txikienak lasterka, eta 12:00etan izan da 16 urtetik gorakoen lasterketa. Segudan, sariak banatu dituzte eta hiru urdaiazpikoren zozketa ere egin dute Kalegoen plazan. Eguna goibel eta euritsu esnatu den arren, azkenean eguzkiak ere bat egin du korrikalariekin, eta ikusle bat gehiago izan da.